Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
2018-10-19 Aramaio Sariketa 21:00 [Bertsoa]
Bertsoa entzun |
2018-10-19 Aramaio Sariketa 21:00 [Bertsoa]
Neurria:
Lau puntuko berdina, 8 silabaz
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
M. Arregi
Askok irudipena du
nik ez dut irudipenik (bis)
gaurkoan nik ez dut uste
hain itsusia naizenik. (bis)
Begiratzen ditut hankak
begiratzen dut sabela (bis)
ez naiz perfektua baina
gustora nago horrela. (bis)
Behingoagatik pozik nago
beitzen nere buruari (bis)
nahiz ta lehen izan nituen
noski konpleju ugari. (bis)
Diskurtso bat gure kontra
telebista duna lagun: (bis)
gure gorputza kritika
eta gorrota dezagun. (bis)
Emakume izateko
izan behar zara guapa (bis)
ta mierda guzti hoieri
egin gura diet “Kaka!”. (bis)
Ez naiz horren guapa baina
neri ez zait falta ahotsik (bis)
nere burua onartu
ta hola bizi naiz pozik. (bis)
Nik nerea onartzen dut
lehen esan dudan bezala (bis)
eta orain erronka da
jendeak onar nazala. (bis)
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra