Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
2015-12-19 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi
| Bertsoa entzun | 
2015-12-19 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi
		
				
				Neurria: 
		Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
		
		
		
								
		Kokapena: 
		XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 
		
		
B. Gaztelumendi
Neurria: zortziko txikia
Doinua: Haizeak bidali du
Puntua:
Oskorri gendun talde
aski ezaguna
kotxean entzuteko
geneukan leguna
nahiz ta denok dakigun
utzi berri duna
betiko geratuko
da bere jarduna.
Puntua:
Berrogeita bost urte
kantuz plazaz plaza
esatea bai dela
benetan erraza
ni ere plazan nabil
hemen nere kasa
ta haiek aina denbora
nahiko nuke pasa.
Puntua:
Joan al zinen Bilboko
azken kontzertura?
ba ni ez nintzen joan
dakizun modura
hemen aukera gutxi
ote daukagu ba
bakoitzak entzuten du
gustoko den hura.
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra
