Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
2015-12-19 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Arkaitz Oiartzabal "Xamoa"
Bertsoa entzun |
2015-12-19 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Arkaitz Oiartzabal "Xamoa"
Neurria:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Xamoa
Neurria: zortziko txikia
Doinua: Orain hasi bihagu
Puntua:
Eguna ala gaua
zer duzu nahiago?
Kasu honetan behintzat
daukat oso klaro
nere barru-barruan
beti gaua dago
ezagutzen baitut nik
askozaz gehiago.
Puntua:
Aldatu egiten dira
ohiturak sarritan
hori pentsatu dut nik
hamaika alditan
inoiz after ta inoiz
sagardotegitan
berria dut lehengoa
harturik patrikan.
Puntua:
Azken urtetan asko
aldatu al zara?
Pentsatze hutsarekin
nolako ikara
Saroi begira'zazu
nere kilotara
nere figura orain
lehengo erdia da.
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra