Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
2015-12-19 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Jon Maia, Arkaitz Oiartzabal "Xamoa"
Bertsoa entzun |
2015-12-19 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Jon Maia, Arkaitz Oiartzabal "Xamoa"
Neurria:
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Xamoa:
Deseroso geundenez
lehengo sisteman
norabide berri bat
genuen antzeman
garagardotegian
elkarrekin teman
nahiz ta bezero asko
ez sartu tabernan
oraindikan ez'zazu
amorerik eman.
J. Maia:
Dena zen belgikarra
edo irlandarra
garagardotegi bat
hain partikularra
negozio berria
ta arazo zaharra
ez ote da atera
dena bluf samarra
kristona zela baina
erdia aparra.
Xamoa:
Baina aparra jeisten da
berehalakoan
amore eman gabe
lehen asaltoan
tristurak barruan ta
algarak kanpoan
ez al duzu izango
pena bat kolkoan
barraren bestaldean
eseritakoan?
J. Maia:
Barraren bestaldea
zure adibidea
ez al zaizu gustatu
nik dudan idea?
Pertsona oro izan
behar da librea
nahiz orain arte zinen
zu nire kidea
bakoitzak har dezala
nahi duen bidea.
Xamoa:
Hori sarritan dizut
lehenago entzuna
ta orain niretzat al da
erantzunkizuna?
Ez baduzu hartu nahi
hain pisu astuna
neuk erosiko dizut
erdia laguna
baina zure burua
da saltzen duzuna.
J. Maia:
Ez jarri dramatiko
hainbeste gainera
nik ezin det eraman
hemengo gainbehera
norabait joan behar det
berriro lanera
baina etorriko naiz
berriz bestaldera
topo ez egin arren
topa egitera.
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra