Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2015-12-19 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Agin Laburu

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (10. 2015)
Saioa
2015-12-19 Donostia Txapelketa
Bertsolariak / Egileak
Laburu, Agin
Lana
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Jarritako gaia
Kalean pasatzen ikusi duzu eskuetan opari bat daramala. Irribarrez doa.

Deskribapena

Doinua
Munduan libre bizi izatea
Neurria / Estrofaren izena
Hamabikoa, handiaren moldekoa, 7 puntuz (hg) / Zazpi puntukoa, handiaren moldekoa (ip)
Bertso kopurua
3

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

2015-12-19 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Agin Laburu

Neurria:  Hamabikoa, handiaren moldekoa, 7 puntuz (hg) / Zazpi puntukoa, handiaren moldekoa (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Gabon garaian irripar asko
izaten degu hitz baten
egia esan batzuk gehiago
ere izan genitzakeen
hor aritzen naiz sobratutako
turroi puska batzuk jaten
eta nola berriz aurten
lanerako jarri nauten
nere txapela, bizar ta tripa
ez ote da antzematen
mundu honetan nik adina poz
jende askok ez du ematen. (bis)

Urte guztian mantendu nahia
ikazkinaren jazkera
Gabonak heldu eta banoa
berriz lanean hastera
ume txikiak opariekin
alde batetik bestera
Olentzeroren papera
polita da baino zera
hamar urteko haurra hor doa
opariz kalean behera
jakingo al du mundu guztiak
ez dula aukera bera. (bis)

Bat baino gehio ikusi ditut
ondo ez dakit zein zian
ta eskaliak ere badaude
noski kalian ertzian
gure etxeetan ordea jaki
pila sartzen da eltzian
ta umea lainezian
oparien babesian
zer litzateke gure etxia
irribarrerik ezian
ta berak ere zorion asko
baietz banatu etxian. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra