Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
2015-12-19 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Arkaitz Oiartzabal "Xamoa"
Bertsoa entzun |
2015-12-19 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Arkaitz Oiartzabal "Xamoa"
Neurria:
Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Ze gogo saioa Egoitz
Zelaiari eskeintzeko
eta ez bazaik gustatu
entrena nazak hobeto;
mila zorion Illunbe,
Beñat, oholtzako ta beheko
baina balia dezadan
etxerantza joateko
aitona zuri muxu bat
nere bertso bakoitzeko
beranduegi delako
amonari emateko
milesker aipatutako
eta aipatu gabeko
zuen beharra baineukan
nigan sinisten hasteko.
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra