Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Bisitaz izan zauku apez Aranalde [Bertsoa] / Leoni Etxebarren

Informazio orokorra

Kategoria
Ez bat-batekoa
Bertsolariak / Egileak
Etxebarren, Leoni

Deskribapena

Izenburua
Bisitaz izan zauku apez Aranalde
Dokumentuan jasotako bertsoaren hasiera
Bisitaz izan zauku apez Aranalde
Data
1976-00-00
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
8
Bertso dokumentu mota
Liburua

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa

Argitalpen datuak

Argitalpenaren izenburua
Odolaren mintzoa [Liburua]
Inprimategia / Argitaletxea
Elkar
Argitalpen / inprimatze data
2016-00-00

Bisitaz izan zauku apez Aranalde [Bertsoa] / Leoni Etxebarren

Neurria:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)  Dokumentu-mota:  Liburua  Argitalpenaren izenburua:  Odolaren mintzoa [Liburua] Argitalpen data:  2016-00-00 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Bisitaz izan zauku apez Aranalde,
lau pertsu egiteko egin deraut galde.
Hitz hori ez dut utzi nik arras debalde
ez izanagatik guk dohain hori alde.

Ferranddok eginen du laster liburua,
artean ez badu galtzen gaixoak burua,
aspaldi huntan hau da hunen helburua,
orai ikusten dut nik zabaltzen zerua.

Nik ere hemen badut erraiteko hitza,
orai artean segur ez nindaiken mintza.
Ez zait egin mihi gainean pintza,
ez da aisa egona geldirik zilintza.

Egun on erran eta eguna hastean,
bertze solasik gabe ginen arratsean.
Sei kopla egin ditu bakarrik astean
Ixilik nola atxik ni hezi artean.

Kantu egin ta egin ari da Xalbador,
liburua betetzen eder eta sarkor,
baldin gure etxera jenderik badator
irria kario du bera dago mokor.

Liburu horrendako ez niza bero ni,
pairatu badut ere ixilik egonik.
Bentzutu beharra dut senarra gero nik
pertsuka ikasi du oraintxe Leonik.

Pertsuak egin ditut gure Koxe Mari,
zure obeditzeko jarri naiz kantari,
erakutsi zazkozu Aita Zabalari,
baliorik baduten galdatu berari.

Pertsu alde hunek daut eman aunitz kezka,
lehen aldia baita, gosta gabe ez da.
Egina den tratua ez otoi ezezta.
Orai beharko duzu bota mila pezta.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra