Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2019-09-15 Amasa-Villabona Txapelketa [Bertsoa] / Oier Etxeberria, Beñat Iguaran

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (11. 2019)
Saioa
2019-09-15 Amasa-Villabona Txapelketa
Gai-emailea
Oiarbide, Eresti
Bertsolariak / Egileak
Etxeberria, Oier
Iguaran, Beñat
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Lagunak eta arkitektoak zarete. Oier, langabezian zaude. Interneten bidez jakin duzu Beñat bere arkitektura estudiorako arkitekto bila dabilela. Ez dizu abisatu.

Deskribapena

Doinua
Antton eta Maria I
Neurria / Estrofaren izena
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
6

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

2019-09-15 Amasa-Villabona Txapelketa [Bertsoa] / Oier Etxeberria, Beñat Iguaran

Neurria:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


O. Etxeberria:
Negozio batentzat
ein zendun sarrera
ideia aproposa
nere arabera
baina lagun zaharrekin
ahaztu al zera?
Denbora pasa da ta
posible ote da?
Zeinen apunteekin
ein zendun karrera? (bis)

B. Iguaran:
Lehengo kontu hoiekin
ote zatoz hona?
Ikaste hortan zendun
fama eta sona
ondo ibiltzen ginan
biok bromaz broma.
Ahaztu bazait jartzia
barkatu, gizona,
onduan nahi detela
arkitekto ona. (bis)

O. Etxeberria:
Enpresa montatzeko
hementxe bi katu
ildo horretan behar
zaitut zirikatu
lagunarekin nola
ez zinen fijatu
ta Oierrekin ezin
bazera fidatu
zeuk diseinatu zazu
eta nik firmatu. (bis)

B. Iguaran:
“Nekin ahaztu al zera?”
ondotik abisu
gero alper lanian
hasi zera aizu
hemen ein behar ditut
hiruzpalau pisu
ta liburu artian
zenbiltzan beti zu
nere ondorako lege
gehitxo dakizkizu. (bis)

O. Etxeberria:
Lege kontuak esan
ditu arestian
etxebizitzak egin
hiru-lau astian
ta ahal badezu saldu
modu garestian
baina ez pentsatu ni
nagonik ustian
lo lasai egiteko
etxe hoien azpian. (bis)

B. Iguaran:
Lehen’e egina nago
Oier etxe batzuk
ta denak hortxe daude
elegante ta zut
etxiana ez baita
izaten muxu truk
mobila bada ez bada
piztuta izan zuk
besteik ez baet bilatzen
abisatuko’izut. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra