Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
2019-09-15 Amasa-Villabona Txapelketa [Bertsoa] / Beñat Iguaran
Bertsoa entzun |
2019-09-15 Amasa-Villabona Txapelketa [Bertsoa] / Beñat Iguaran
Neurria:
Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Egun batzutan etorri izan naiz
lantokira ozta-ozta
muturrian’e jo izan naute
in izan didate hozka
egia esan pasatu dira
hemen gaizkile mordoxka
ta denak berdin tratatu ditut
horretaraxe gatoz-ta
baino etxera gaur pozik nua
nahiz ta sinistia kosta
egutegian markatuko det
irailaren hamabosta. (bis)
Jon euskalduna genuen eta
zekartzan mila problema
lehen egunetik nabarmendu zan
bere sortzailean sena
hitz txarrik inoiz ez zidan egin
idatzi hainbat poema
ta gaur etxera omen dijua
ta aldatzen zaio dena
hau da hau poza deguna hemen
neria eta Jonena
bera delako kartzelan egin
dedan lagunik onena. (bis)
Hamabost urte urte asko dira
nere ustetan guztira
baino sekula nola ez didan
mespretxuzko hitzik tira
bizia asko aldatu arren
emango dio segida
ez nun gutxio espero eta
agurtzera etorri da
hala esan dit “zortzik aldian
iritsiko naiz herrira”.
Traje hau kendu ta joango naiz
bere ongietorrira. (bis)
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra