Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2019-09-29 Elgoibar Txapelketa [Bertsoa] / Unai Gaztelumendi Arandia, Jokin Uranga

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (11. 2019)
Saioa
2019-09-29 Elgoibar Txapelketa
Gai-emailea
Ezenarro, Ane
Bertsolariak / Egileak
Gaztelumendi Arandia, Unai
Uranga, Jokin
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Festarik festa lan egiten duzuen tabernariak zarete. Orain arte, beltzean kobratu duzue. Lehen aldiz, kontratu bidez lan egingo duzuela esan dizuete, baina gutxiago kobratuta. Zu, Unai, ados zaude; Jokin, ordea, ez.

Deskribapena

Doinua
Beti penetan beti penetan
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
6

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

2019-09-29 Elgoibar Txapelketa [Bertsoa] / Unai Gaztelumendi Arandia, Jokin Uranga

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


U. Gaztelumendi:
Taberna zulo baten lanean
biok urteak hamaika
ta orain bajak edo oporrak
Kuba edota Jamaika
nik kontratuai baietz esango
diot betidanik nahi-ta
nahiz eta txanpon gutxio jaso
hau askoz gehiago baita.

J. Uranga:
Kokoteraino nago hainbeste
mozkor ta hainbeste artisten
desfase gauak jasan ondoren
goizetan argiak pizten
gauero zenbat lan egin behar
dugun zaila da sinisten
ta geuri ia ez zaigu trago
bakarra hartzeko iristen.

U. Gaztelumendi:
Baino horrela ez da izango
dena traba eta hesi
zenbat fabrika langile dator
taberna hontara ihesi
aguantatzen gu ibiltzen gera
nahiz hontarako ez hezi
ez al ditugu guk ere haien
baldintza berak merezi?

J. Uranga:
Seguridade soziala da
engainua bezain drama
bestela horko agintariei
begiratu banan-bana
gure kontura egiten dute
okurritutako dana
ta nik ez diet hoiei eman nahi
nik egiten dedan lana.

U. Gaztelumendi:
Hain ameslari ez zaite izan
ta jarri modu lasaian
taberna baten lan ezin egin
nahi zendun era alaian
nahiz ta billete beltzak ugari
ipini guri mahaian
majo igarri behar diozu
jubilatzeko garaian.

J. Uranga:
“Taberna baten ta jubilatu”
benetan esan ote du?
Gaurkotasuna bakar-bakarrik
daukat nik, Unai, eredu
zuk alta eman, nik bajan segi
biak proba ditzakegu
ta ondoen zer ateratzen den
horixe egingo degu.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra