Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2019-10-20 Irun Txapelketa [Bertsoa] / Iñigo Izagirre, Agin Laburu

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (11. 2019)
Saioa
2019-10-20 Irun Txapelketa
Gai-emailea
Narbaiza, Iban
Bertsolariak / Egileak
Izagirre, Iñigo
Laburu, Agin
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Zuen elkarte gastronomikoan, auzolanak tradizio handia izan du. Azken urteetan, beti bazkide berberak agertu izan dira lanera. Zuk, Agin, agertzen ez denari isuna jartzea proposatu duzu. Iñigo ez dago ados.

Deskribapena

Doinua
Garai bateko baserritarra
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
6

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

2019-10-20 Irun Txapelketa [Bertsoa] / Iñigo Izagirre, Agin Laburu

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A.Laburu:
Aizu, Iñigo, zure buruan
ez dakit zer dabilkizun
baino hau noizbait pasako zala
nik behinola esan nizun
herri bazkari kontutan ere
bada mila eginkizun
eta guk dena egin biharra
ez ote da nahiko isun?

I. Izagirre:
Bolada baten goitik begira
egonak gara askori
ta orain berriz zer egingo ta
gainetik isuna, tori!
Era horretan biderik ezin
zaio zabaldu inori
transmititzea lortu behar degu
guk jaso genuen hori.

A.Laburu:
Dena egiten ibiltzen gera
gu bezelako bi prenda
behinola nola hartu genuen
erakutsitako xenda
transmisioa omen da giltza
hortan ados nago, benga!
Esaten oso errexa baino
hori nola egiten da?

I. Izagirre:
Gu beti txulo ibiltzen gera
sukaldeko ibileran
agintzen degu nondik hartu ta
zer prestatu ta zer edan
orain artean inori ez zaio
egizko aukerik eman
eta eredu bikaina degu
gure aurreko haiengan.

A.Laburu:
Aurreko haien aldeko egin
dituzu oihu ozenak
gure bazkari denak ez dira
xolomo ta arrozenak
mila motibo izanagatik
atzian zure pozenak
berdin-berdinak ere ez gera
gaudenak ta datozenak.

I. Izagirre:
Orain gazteak batzuk ohean
beste batzuk oporretan
eta ez dira asko bustitzen
herrigintza alorretan
nahiz ta bakoitza hor joango den
bere bidezidorretan
geuk’e bustitzen jakin behar degu
beraien saltsa horretan.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra