Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2019-10-20 Irun Txapelketa [Bertsoa] / Agin Laburu

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (11. 2019)
Saioa
2019-10-20 Irun Txapelketa
Gai-emailea
Narbaiza, Iban
Bertsolariak / Egileak
Laburu, Agin
Lana
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Jarritako gaia
Itxarongelan zaude operazioa hasteko zain. Damutu egin zara, eta alde egin nahi duzu.

Deskribapena

Doinua
Bizkorra ez naiz baina badaukat
Neurria / Estrofaren izena
Hamahirukoa, handiaren moldekoa, 7 puntuz (hg) / Zazpi puntukoa, handiaren moldekoa (ip)
Bertso kopurua
3

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

2019-10-20 Irun Txapelketa [Bertsoa] / Agin Laburu

Neurria:  Hamahirukoa, handiaren moldekoa, 7 puntuz (hg) / Zazpi puntukoa, handiaren moldekoa (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Behin ere ez osatu izan
etorkizuneko planik
baino aurrera begira jarriz
ta balaztari emanik
ez daukat zertan hartu beharrik
orain alperreko lanik
eta ez dakit beranduegi
ez ote dedan jadanik
bi giltzurrun badauzkat nik (bis)
eta bat hemen utzi nahi nuke
kontzientziatua izanik
baino gero nork aginduko dit
nik beharko ez dedanik? (bis)

Kirofanoko itxarongelan
ospitaleko argazki
honekin ez naiz oso gustora
sentitzen orain zehazki
donatzailea izan beharrak
hamaika kontu dakarzki
ta oraingoan zapaldu arren
konbentzituta Donosti
ez da hain errexa noski (bis)
bata berde hau jarriagatik
goxo-goxo, ezti-ezti
hitzak ze merke irteten diran
ta ekintzak ze garesti. (bis)

Kotxe istripu bat izan liteke
odol galtzeko bi tiro
behar dutenak organoren bat
ikusten dira aldiro
kontzientzia bai banuen baino
ene orain ze bertigo!
Itxarongelan urduri nago
ta hemen ez degu giro
beldurra nere motibo (bis)
orain banoa isil-isilik
eta banoa astiro
eta erabat prest nagonian
itzuliko naiz berriro. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra