Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
2019-10-20 Irun Txapelketa [Bertsoa] / Iñigo Izagirre
Bertsoa entzun |
2019-10-20 Irun Txapelketa [Bertsoa] / Iñigo Izagirre
Neurria:
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Egia esanda dardar batean
gurutzatu dut atea
ez nago ziur ondo nabilen
edo den disparatea
basektomia egin nahi nuen
agian ez da kaltea
egia esan gogorra baita
zazpi ume izatea
bikoteak’e hala esan zidan
operatu ta pakea. (bis)
“Benga Iñigo, animo, eutsi”
halaxe gera agurtu
eta muxu bat hortxe eman dit
maitasunez gera urtu
duela hogei urte ginanak
plaza baten ezagutu
familian denok ze zoriontsu
zenbat lagun, denak juntu
eta orain arte inortxorekin
ere ez gera damutu. (bis)
Ez dakit ondo zer mozten duten
tuboren bat edo punta
baina ni behintzat egongela hontan
dardarka ta beldurtuta
beldurrarena da arrazoia
hori ezin dezaket uka
baina badakit zer pasako den
ni behin etxean sartuta
bikoteak hona ekarriko nau
belarritikan helduta.
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra