Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2019-10-26 Eibar Txapelketa [Bertsoa] / Jokin Uranga, Felix Zubia

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (11. 2019)
Saioa
2019-10-26 Eibar Txapelketa
Gai-emailea
Etxezarreta, Itziar
Bertsolariak / Egileak
Uranga, Jokin
Zubia, Felix
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Eskolan elkarrekin ibilitakoak zarete. Hogei urte pasatu eta gero, aurten lehen aldiz, gelako afaria antolatu dute. Zuk, Felix, joateko asmoa duzu. Jokinek ez.

Deskribapena

Doinua
Beti penetan beti penetan
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
6

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

2019-10-26 Eibar Txapelketa [Bertsoa] / Jokin Uranga, Felix Zubia

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


F. Zubia:
Gaur hogei urte nola genuen
institutoa amaitu
bakoitzak bere bidea dauka
nik ezin ditut epaitu
gela berean biltzen ginenak
berdin enpolloi ta kaiku
bizitzak berak banatu eta
afaiak bilduko gaitu.

J. Uranga:
Aitor tontoa han egongo da
baita ere Unai zitala
nire negarrak eta malkoak
goizero gauza normala
gaur afari bat prestatu dute
afari bat mundiala
baina nik ezin dut joan ezer
pasa ez balitz bezala.

F. Zubia:
Arrazoi dezu hantxe baziran
zital ta astakirtenak
pasilloetan kozkorreko ta
irain egiten zutenak
orain albotik parre txikiaz
albora utzita penak
beira zer-nola umildu diren
parre egin zizutenak.

J. Uranga:
Zuretzat hori irrifar bat da
niretzat irri ustela
oroitzapen txar haietan preso
ez nengoke gaur bestela
gonbidatzea nahi banaute ni
beste guztiak bezela
lehenengo eskatu barkamena ta
bila etor daitezela.

F. Zubia:
Ba nik mahai hartan ikusi nahi det
gela guztia konpleto
elkarrengana izanik denok
behar beste errespeto
afal aurreko txikiteoan
ni izango naiz tarteko
une ederra izan liteke
barkamena jasotzeko.

J. Uranga:
Eta akaso balioko du
guzti haien barkamenak
baina guztiok ez gara hemen
garai batean ginenak
joango naiz ta igual aidean
ibiliko ditut denak
parre ondoen egiten baitu
azkena egiten duenak.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra