Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
2019-10-26 Eibar Txapelketa [Bertsoa] / Gorka Maiz, Felix Zubia
Bertsoa entzun |
2019-10-26 Eibar Txapelketa [Bertsoa] / Gorka Maiz, Felix Zubia
Neurria:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
G. Maiz:
Ze elkarrizketa on
benetan txukuna
hiru ordu ta erdi
iraunak dituna
ez dula grabau orain
esanez laguna,
ba idatzi ezazu
gogoan dezuna. (bis)
F. Zubia:
Barkatu ezaidazu
momentu iluna
pilak bukatu eta
nolako jarduna
hiru ordu t’erdian
gainezka garuna
ez det publikatu nahi
esan ez dezuna. (bis)
G. Maiz:
Zer esan dean ere
ez naiz akordatzen
pentsatu det “hau ai zat
nei adarra jotzen”.
Lasai hasi zaitea
dana traskibritzen
total hori inok’e
ez do irakurtzen. (bis)
F. Zubia:
Urola-Kostan Hitza
degu indarrean
ta zu txirrindulari
hala beharrean
benga galdera batzuk
bota indarrean:
zer egin behar dezu
hurrengo Tourrean? (bis)
G. Maiz:
Beida galdera horrekin
orain ez nau zurin
ta erantzungo dizut
ondo eta gordin
ondo ibiliko naiz
llanon eta mendin
zer egingo det ba han?
Pedalei eragin. (bis)
F. Zubia:
A zer oilarkeria
didazuna bota
nik ere nere armak
banitzake joka
hauxe idatziko det
gehienera jota:
ez du ezer egingo
ta ez zaio inporta. (bis)
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra