Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2019-11-02 Azkoitia Txapelketa [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi, Ane Labaka Mayoz

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (11. 2019)
Saioa
2019-11-02 Azkoitia Txapelketa
Gai-emailea
Zaldua, Ion
Bertsolariak / Egileak
Gaztelumendi, Beñat
Labaka Mayoz, Ane
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Kamioilariak zarete, eta sarri bidaiatzen duzue Marokora. Beñat, irabaziak gutxitu zaizkizuela eta, Marokotik haxixa ekartzea proposatu dizu Anek.

Deskribapena

Doinua
Seme ezarri bainauk
Neurria / Estrofaren izena
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
6

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

2019-11-02 Azkoitia Txapelketa [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi, Ane Labaka Mayoz

Neurria:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


B. Gaztelumendi:
Marokora bidaian
joan gera astero
gure iparra sarri
bihurtuta hego
baina soldataz gabiltz
ez hotz ta ez bero
haxixarena, Ane,
ez nuen espero
zer egin poliziak
gelditu ezkero? (bis)

A. Labaka:
Bakarrik goaz baina
ez gera bi talde
diru gabe nabil ni
nahikoa ahalge
arriskua hartzea
ez denez debalde
kontrola ikusiz gero l
asai egin alde
ze poliziak ere
gure alde daude. (bis)

B. Gaztelumendi:
Aduanan utzi behar
pare bat billete
gu pakean uzteko
hiru hilabete
kamioia haxixez
nahi zenuke bete
bi mila kilometro
gidatzen, ze neke!
Kamioian pixka bat
erre al daiteke? (bis)

A. Labaka:
Hobe pixka bat soilik
hartuko bazenu
nik ez det bihurtuko hori
nere menu
nahiz bidaia bat izan
daitekeen infernu
kamioia bihurtuz
arrisku eremu
ez genuke egingo
behar ez bagenu. (bis)

B. Gaztelumendi:
Nahiz ez geran joaten
bidean astiro
oraindik ere gera
enpresari txiro
irabazia pixkat
nahi zenuke igo
droga ta negozio
hemen ez da giro
probatzeak ez digu kalterik
egingo. (bis)

A. Labaka:
Ahoan ez txistu ta
ez aho bizarrik
nik nahiago nuke
ez balu ezer txarrik
baina ez egiteko
ez daukat indarrik
behin egin behar nuke
ea behin bakarrik
ea laister ez degun
hau egin beharrik. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra