Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2019-12-14 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Ane Labaka Mayoz

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (11. 2019)
Saioa
2019-12-14 Donostia Txapelketa
Gai-emailea
Zaldua, Ion
Bertsolariak / Egileak
Labaka Mayoz, Ane
Lana
Bakarka hasierako agurra
Jarritako gaia
Hasierako agurra

Deskribapena

Doinua
Larogeita hamar urte
Neurria / Estrofaren izena
Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip)
Bertso kopurua
1

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

2019-12-14 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Ane Labaka Mayoz

Neurria:  Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Amets hau bihur ez dadin
tabladuan amesgaizto
mihia luma bihurtu det
ta beharko banu, aizto
ze Ahalduntze Bertso Eskola
ze espazio ez mixto
lau gizon, lau emakume
parekidea da, listo!
Burutik jardutea da
bertsoen lege harrizko
nik nahiago gorputzetik
bainaiz hezur-haragizko
nere normatibotasun
ta transgresio balizko
hitzei jarri nahi dizkiet
behar beste asterisko. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra