Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2019-12-14 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (11. 2019)
Saioa
2019-12-14 Donostia Txapelketa
Gai-emailea
Zaldua, Ion
Bertsolariak / Egileak
Gaztelumendi, Beñat
Lana
Bakarka lehen puntua-emanda
Jarritako gaia
Etxeko lanak
Puntua: Zenbatero garbitu / ohi duzu komuna?
Puntua: Gaur egun inork ez du / erabiltzen plantxa
Puntua: Zenbait aritzen dira / garbia garbitzen

Deskribapena

Doinua
Orain hasi bihagu
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
3

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

2019-12-14 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi

Neurria:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Puntua:
Zenbatero garbitu
ohi duzu komuna?

Ba bihar nahiz izango
den biharamuna
dutxa ta komunean
badaukat jarduna
egin beharko delako
tokatzen zaiguna.


Puntua:
Gaur egun inork ez du
erabiltzen plantxa

nik erabiltzen dedan
al dezu zalantza?
Askok hartzen didate
utziaren antza
hala’re zuzentzeko
badet esperantza.


Puntua:
Zenbait aritzen dira
garbia garbitzen

Beñat gutxinez ez da
horrela ibiltzen
nahiz ta besteak diren
dotore ipintzen
ni beste nunbaitetik
aterako nintzen.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra