Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
2019-12-14 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Ane Labaka Mayoz
| Bertsoa entzun | 
2019-12-14 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Ane Labaka Mayoz
		
				
				Neurria: 
		Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
		
		
		
								
		Kokapena: 
		XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 
		
		
Puntua:
Gero ta gutxiago
banatzen dituzte
hori jaso nahiean
zenbat haundiuste
ez dedala jasoko
halaxe det uste
autonomoak hortan
baztertzen gaituzte.
Puntua:
Inork jan nahi ez ditun
polboroi ugari
izan ote daitezke
norbaitentzat sari?
Askoz nahiago ditut
arrai ta haragi
guztiak erosita
dauzkat nik aspaldi.
Puntua:
Errigora saskia
ez da hautu txarra
daukat Olentzerori
eskatu beharra
hori jasotakoan
euskerak indarra
hemen egin behar det
eskari azkarra.
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra
