Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2019-12-14 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Ane Labaka Mayoz, Beñat Lizaso

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (11. 2019)
Saioa
2019-12-14 Donostia Txapelketa
Gai-emailea
Zaldua, Ion
Bertsolariak / Egileak
Labaka Mayoz, Ane
Lizaso, Beñat
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Bortxaketa bat jasan duen neska gazte baten gurasoak zarete. Zuen alabaren intimitatea zaintzen saiatu zareten arren, zuen etxe atarian telebista kamera ugari pilatzen dira egunero.

Deskribapena

Doinua
Agur sagar beltzeran
Neurria / Estrofaren izena
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
6

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

2019-12-14 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Ane Labaka Mayoz, Beñat Lizaso

Neurria:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


B. Lizaso:
Bortxaketak gauza asko
dauzka ordainetik
batzuk pasatzea nahi
dutenak gainetik
nik hitz egingo diet
nere ezinetik
ikusten degu modu
hain desberdinetik
jende askok jaten du
besteen minetik. (bis)

A. Labaka:
Hori egin litekeenik
zaila zait ulertzen
barrua sentitzen det
ia minak lehertzen
izena zabaltzean
nahikoa oker zen
kamarak guregana
dituzte okertzen
baina bortxatzailea
ez da inon agertzen.

B. Lizaso:
Hortik hasiko dira
guretzat problemak
neurririk ez dulako
biok degun penak
baina jakin behar du,
Ane, herri denak
ta aipatuko ditu
nere ahots ozenak
bortxatu duenaren
izen-abizenak.

A. Labaka:
Kamaraz bete dute
hainbat teilatupe
ta kasuak izan du
nahikoa entzute
gure alabak dauzka
soilik hogei urte
sistema gaixo dago,
nik esango nuke,
erasotan morboa
ikusten badute.

B. Lizaso:
Hala ibiltzen da, bai
gizarte zikina
sufritu duenari
berriz eman mina
baina alda dezagun
guk mundu gordina
seinalatuko degu
da gauza jakina
sufritu dezan gure
alabak adina.

A. Labaka:
Batzuk hezten gaituzte
beti beldurrean
autoestima dauka
alabak lurrean
gaur gure etxepeko
luze-laburrean
kazetari bat jartzen
bazait muturrean
harro mintzatuko naiz
kamara aurrean.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra