Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2019-12-14 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Jon Maia

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (11. 2019)
Saioa
2019-12-14 Donostia Txapelketa
Gai-emailea
Zaldua, Ion
Bertsolariak / Egileak
Maia, Jon
Lana
Bakarka gaia-emanda
Jarritako gaia
Eskultorea zara. Adineko jendearen bakardadea ikusarazteko, amona baten eskultura bat egin duzu. Ehunka lagun daude ilaran jarrita, zure eskulturaren ondoan argazkia ateratzeko zain.

Deskribapena

Doinua
Maitasuna izan leike
Neurria / Estrofaren izena
Hamalauko berdina, 7 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zazpi puntuko berdina 16 silabaz (ip)
Bertso kopurua
3

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

2019-12-14 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Jon Maia

Neurria:  Hamalauko berdina, 7 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zazpi puntuko berdina 16 silabaz (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Bakardadea hain degu
giza eremu laiotza
eskulturan materiala
izan zitekeen izotza
errealista egin dut
ez nuen nahi ezer bortxa
bakarrikan falta zaio
mugimentua ta hotsa
egin dut bere burua
aurpegia ta okotza
ederki ikusten dira
begiak ta begi poltsa (bis)
gehien ikusten dena da
ikusten ez den bihotza.

Jendez betea egoten da
eskultura honen zona
ilara luze-luzea
da une hontan dagona
hainbat pertsona bakarti
ere hurbildu da hona
jendarte honetan baita
errealitate sakona
begira ze begirada
ze erropa ta ze gona!
Berezia izan zitekeen
eraiki dudan pertsona (bis)
baina edozein izan leike
nik egin dudan amona.

Bakardadean aurkitu
daiteke, noski, pakea
baina hautatua ez bada
dator tristuraz betea
ta hola betea dago
bizi dugun jendartea
ume batek esan dio
“kaixo, amona maitea”
baina bakartientzat da
hau da bakarti parkea
honek ez du aldatuko
ez bizitza, ez suertea (bis)
baina posible da inork
“maite zaitut” esatea.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra