Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2019-12-14 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Ane Labaka Mayoz

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (11. 2019)
Saioa
2019-12-14 Donostia Txapelketa
Gai-emailea
Zaldua, Ion
Bertsolariak / Egileak
Labaka Mayoz, Ane
Lana
Bakarka gaia-emanda
Jarritako gaia
Haur jaioberri baten gurasoa zara. Berarekin egoteko, urtebeteko eszedentzia eskatu zenuen. Bi hilabete pasa dira, eta lanera bueltatzeko desiratzen zaude.

Deskribapena

Doinua
Goizean altxatu eta
Neurria / Estrofaren izena
Hamalauko berdina, 7 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zazpi puntuko berdina 16 silabaz (ip)
Bertso kopurua
3

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

2019-12-14 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Ane Labaka Mayoz

Neurria:  Hamalauko berdina, 7 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zazpi puntuko berdina 16 silabaz (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Erditu ondoren nituen
begiak bete lehergaiz
bi hilabete hauetan
bihurtu zaizkit lehergaitz
nahiz igual batzuentzako
izan daitekeen ulergaitz
badakit lan egiteak
ez didala egingo gaitz
gure etxean guztia
bihurtu da negar ekaitz
mila gauza izan naiteke
bainago beteta dohaiz (bis)
baina azkenaldi honetan
ama soilik sentitzen naiz.

Etxea beteta dago
negar zotin ta alarau
ni bilakatu naizenez
bere mimoen artisau
dena da gorabeheratsu
hemen ezer ez baita lau
ordu bat pasatakoan
ia ematen dute lau
mitifikatuta neukan
bizitzen ari naizen hau
beregatik ta beretzat
berdin egun ta berdin gau (bis)
ama izan den edonork
oso ondo ulertuko nau.

Guztiak aztertzen ditut
bere kaka, bere mingain
bere indar intziri ta
bere azaleko orbain.
Pozak badaude ta halere
horrenbeste kalte ordain
nik ni neu sentitu nahi det
ta ez det egingo labain
nahiz ta dena izango den
berriz ere ume usain
ni lanera itzultzeko
desiatzen nago orain (bis)
irakaslea naiz eta
ume gehiago dauzkat zain.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra