Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2019-12-14 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi, Agin Laburu

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (11. 2019)
Saioa
2019-12-14 Donostia Txapelketa
Gai-emailea
Zaldua, Ion
Bertsolariak / Egileak
Gaztelumendi, Beñat
Laburu, Agin
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Urruneko planeta bateko biztanleak zarete. Zuen planeta suntsitzear dela eta, bizitzeko toki baten bila, Lurrera iritsi zarete. Zuri, Agin, planeta egokia iruditzen zaizu zuen espeziea bizitzeko. Beñat ez dago horren ziur.

Deskribapena

Doinua
Dozena bat bertso berri A
Neurria / Estrofaren izena
Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, berdinaren moldekoa (ip)
Bertso kopurua
6

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

2019-12-14 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi, Agin Laburu

Neurria:  Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, berdinaren moldekoa (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Laburu:
Konkista degu bertute
ta bizirautian truke
hau konkistatu behar degunik
ez al dezu uste?
Nik hala egingo nuke
eta hobe dezu zuk’e
ze gainontzian eurek bakarrik
suntsituko dute. (bis)

B. Gaztelumendi:
Ai nere Agin pikaro
besteen odolari trago
hauen planeta galtzea ez zen
izango arraro
Trump bertatik da igaro
beste asko bezela klaro!
Espazioan ez al geundeke
askoz lasaiago? (bis)

A. Laburu:
Trumpek sortzen du ikara
begiratuz begitara
eta Lurra da portzelana finfinezko
kikara
espazioa ez da traba
baina, Beñat, hara, hara!
Zuk lasai bizi nahi dezu baino
aspergarria da. (bis)

B. Gaztelumendi:
Espazioko ospela
aspergarria ez dela
zerorrek ere badakizu, Agin,
neronek bezela
futbola eta txapela
dena lehia ta txepela
esango nuke estralurtarrak
beraiek direla. (bis)

A. Laburu:
Futbolista, bertsolari
nola txiki ala haundi
espezie hori desagertuta
entzun zazu adi
poztuko dira ugari
zergatik ez hortan ari?
Ta fabore bat egingo diot
unibertsuari. (bis)

B. Gaztelumendi:
Unibertsoa hiltzera
nahi dezuna horixe da
halare Lurra ez da guretzat
moduko aukera
gu Lurrera azaltzera
joan aurretik galtzera
Esne Bidera joan gaitezen
trago bat hartzera. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra