Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2019-12-14 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi, Agin Laburu

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (11. 2019)
Saioa
2019-12-14 Donostia Txapelketa
Gai-emailea
Zaldua, Ion
Bertsolariak / Egileak
Gaztelumendi, Beñat
Laburu, Agin
Lana
Binaka gaia-emanda puntutan
Jarritako gaia
Realaren eta Barçaren arteko partida ikustera etorri zareten bi futbozale katalan zarete. Nahastuta, Anoetara joan beharrean, Illunbera etorri zarete.

Deskribapena

Doinua
Mendiko umea naiz
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
8

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

2019-12-14 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi, Agin Laburu

Neurria:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


B. Gaztelumendi:
Hara oholtza gainean
Pique eta Messi
A. Laburu:
txalo jotzia besteik
ez dute merezi
B. Gaztelumendi:
noiz txalo noiz isildu
ezin det bereizi
A. Laburu:
hau elizan bezela
altxa eta jetxi.

A. Laburu:
Eta a ze sermoia
ematen dutena
B. Gaztelumendi:
onena omen degu
orain datorrena
A. Laburu:
Astigarragakua
jar zazu antena
B. Gaztelumendi:
esango nuke dela
mutila herrena.

B. Gaztelumendi:
Hoiek futbolerako
ez dute balio
A. Laburu:
Realarengatikan
gauza bera dio
B. Gaztelumendi:
añorgatarra dago
serio-serio
A. Laburu:
baino Messi txikio
ze erremedio.

A. Laburu:
Lehendabiziko horrek
du pinta ederra
B. Gaztelumendi:
lehen ere emana da
hori nahiko gerra
A. Laburu:
beste aldetik atera
ezkero kornerra
B. Gaztelumendi:
rematea izango
da gauza alperra.

B. Gaztelumendi:
Hara Puigdemont ere
harmailetan dago
A. Laburu:
hemen libre dala ta
harrituta nago
B. Gaztelumendi:
Euskal Herria dana
hala omen da, klaro
A. Laburu:
txalo jotzen diote
lodi ta oparo.

A. Laburu:
Terroristen zentro bat
deitzen zaio honi
B. Gaztelumendi:
Euskal Herrian bada
nahikoa agoni
A. Laburu:
Gore-Tex ta Quechuak
hainbeste harmoni
B. Gaztelumendi:
hain gauza gutxirako
zenbat zeremoni.

B. Gaztelumendi:
Baino isiltzea igual
hobe izango da
A. Laburu:
sarrera ere jun baita
preziotik gora
B. Gaztelumendi:
behintzat zerbeza dago
barran hortxe sobra
A. Laburu:
ea ba noiz hasten dan
bigarren denbora.

A. Laburu:
Alperrik ari ziran
ekin eta ekin
B. Gaztelumendi:
hainbeste bertso bota
behar zanik ez nekin
A. Laburu:
ta hau noiz bukatzen dan
nola ezin dan jakin
B. Gaztelumendi:
azkar isil gaitezen
azkar buka dadin.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra