Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2019-12-14 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Agin Laburu

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (12. 2019)
Saioa
2019-12-14 Donostia Txapelketa
Gai-emailea
Zaldua, Ion
Bertsolariak / Egileak
Laburu, Agin
Lana
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Jarritako gaia
Esan eta esan aritu arren, ez entzunarena egiten dizute.

Deskribapena

Doinua
Txikitatikan edukia dut
Neurria / Estrofaren izena
Hamabikoa, handiaren moldekoa, 7 puntuz (hg) / Zazpi puntukoa, handiaren moldekoa (ip)
Bertso kopurua
3

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

2019-12-14 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Agin Laburu

Neurria:  Hamabikoa, handiaren moldekoa, 7 puntuz (hg) / Zazpi puntukoa, handiaren moldekoa (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Nere semeak autismoa du
denek jakin dezatela
gaixotasun bat izan daiteke
baino ez da hain ergela
laguntza behar du Jonek eta
laguntza hori dena dela
bereizi ezkero bi gela
seguru lortzen ez dela
nik Hezkuntzari eskatu diot
laguntza eman dezatela
ta beti baietz esanagatik
entzun ez balu bezela. (bis)

Ez dakit nahita edo nahi gabe
baztertu gaitu munduak
eta etxian sentitzen gera
gizartetik urrunduak
ez dira igualak etxean eta
Gobernuko helburuak
arbelak ta liburuak
ez baitira seguruak
ingurunera egokitzeko
lan egiten du buruak
baino umera egokitzeko
zer egin du inguruak? (bis)

Gure sistema ez da aldatzen
eguzkitik eguzkira
ta Hezkuntzara ez dakit zenbat
dei egin dedan guztira
soilik laguntza eskatzen det nik
ez det eskatzen gupira
baino jende ona badira
juan gabe urrutira
ondoren rugby inklusibora
joaten da Hernanira
ta irripar bat ateratzen zait
harmailetatik begira. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra