Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2019-12-14 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (12. 2019)
Saioa
2019-12-14 Donostia Txapelketa
Gai-emailea
Zaldua, Ion
Bertsolariak / Egileak
Gaztelumendi, Beñat
Lana
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Jarritako gaia
Esan eta esan aritu arren, ez entzunarena egiten dizute.

Deskribapena

Doinua
Eguzkiak urtzen du han goian B
Neurria / Estrofaren izena
Hamaseiko handia (hg) / Zortzi puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
3

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

2019-12-14 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi

Neurria:  Hamaseiko handia (hg) / Zortzi puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Hogeita hamabi urte beteta
bizi honetan ze talai
hamasei urte beteta hasi
ginen parrandetan alai
ta izan ginen gure karrera
ahal bezala lortzeko gai
asko lanean hasi ginen ta
askok oraindik han darrai
nik bikoterik ez det, ordea,
nere etxean nere zai
aurretiazko eskemak beti
izan dira nere etsai
kuadrillakoei esaten diet
ta ez dute entzuten, ai!
Nik ez dudala beraiek bizi
diren bezela bizi nahi.

Askotan hala esaten dute
“ea noiz zentratzen haizen”
ta gauza gutxik naute zentratu
hitzak adina gogaitzen
zentratzea da bukatu nahia
alokairu bat ordaintzen
galdera asko egin gabe ta
hiru ume txiki zaintzen
larunbat gauez tabernek naute
goxatzen eta alaitzen
gaztetan bizi nintzen bezela
horrelaxe det jarraitzen
ez nintzen molde horretan sartu
neretzat estua baitzen
ta ezin duzue imajinatu
ze zoriontsua naizen.

Gazte bizitzak noiz arte ote du
jarraitzen eta irauten?
Nereak behintzat gaur arte badu
nik adina biziraupen
nahiz ta umetzat, satelitetzat
askotan hartu ohi nauten
nik nere lanak beraiek bezain
ondo egin ditut aurten
afalostetan lan kontuetan
gehiegi ez det jarduten
baina bizitzaz ea nork daukan
nik adina ezagupen
eta berdin zait nik diodana
besteek entzuten duten
nik nahikoa lan badaukat eta
nere burua entzuten.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra