Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
Gizon gazte eskualduna [Bertsoa] / Augustin Etxeberri
Gizon gazte eskualduna [Bertsoa] / Augustin Etxeberri
Dokumentu-mota:
Liburua
Argitalpenaren izenburua:
Anton Abbadiaren koplarien guduak (1851-1897) : Bertso Bilduma [Liburua]
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
I
Lapurdi, Baxenabarre,
Zuberua erranik ere,
Ez naiz tronpatzen bat ere.
Eskualdun herriak dire,
Hirurak ganbio dire,
Mintzo moldeaz bedere.
II
Eskual herriko zelhaiak,
Kurritu ditut guziak,
Eta oinez gehienak.
Horgo artho ´ta ogiak
Dire bai buruzagiak,
Ezin estimagarriak.
III
Abantail horien gatik,
Jendea duzu pobrerik,
Dire behar hauzuetarik.
Guti da familiarik
Kito dena zorretarik,
Beharrak joa ez denik.
IV
Eskualdun gazteak oro,
Gaituzu bai arin xoro,
Eta kasik bethi erho.
Pilota jokuak diraino
Izanen gaituzu zoro,
Eta hauzuan zorra frango.
V
Guk asko baia badugu,
Bestak maiz maite ditugu,
Libertitzia lakhet dugu,
Etxea ahanzten dugu,
Ezkondu nahi badugu,
Dote xumeak ditugu.
VI
Aziendaz mintzo naiz funski,
Larreak haz liro aski,
Gida bagineza ongi,
Eman gare jokoari
Eta deboxkeriari.
Nola bihurtu zorrari!
VII
Arreba maitea, kontu:
Ez, othoi, deboxik hartu,
Eginbidier beiratu.
Ez nola nahi ezkondu.
Deboxa hartzen baduzu,
Grinaz hil beharko duzu.
VIII
Mundu huntako bizia
Labur da segur maitia,
Ez dut maite flatatzia.
Ez segitu kaprizia,
Errex duzu tronpatzia,
Segi bethi zuhurtzia.
Urkizu, Patri. "Anton Abbadiaren Koplarien guduak (1851-1897) : Bertso Bilduma". Donostia: Eusko Ikaskuntza, 1997, 222 or.
http://hedatuz.euskomedia.org/4008/
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra