Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Ez du sosak egiten zinezko gizona [Bertsoa] / Gratien Adema "Zalduby"

Informazio orokorra

Kategoria
Ez bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia
Lore Jokoak (18. 1869. Sara) Idatzizkoa
Bertsolariak / Egileak
Adema, Gratien "Zalduby"

Deskribapena

Izenburua
Ez du sosak egiten zinezko gizona
Dokumentuan jasotako izenburua
Ez du sosak egiten zinezko gizona
Dokumentuan jasotako bertsoaren hasiera
Arrozoin bat aspaldi aitaxok ziona, Ez dik sosak egiten zinezko gizona
Sinadura
Gratien Adema
Data
1869-00-00
Bertso kopurua
6
Bertso dokumentu mota
Liburua

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa

Argitalpen datuak

Argitalpenaren izenburua
Anton Abbadiaren koplarien guduak (1851-1897) : Bertso Bilduma [Liburua]
Orrialdeak
240

Ez du sosak egiten zinezko gizona [Bertsoa] / Gratien Adema "Zalduby"

Dokumentu-mota:  Liburua  Argitalpenaren izenburua:  Anton Abbadiaren koplarien guduak (1851-1897) : Bertso Bilduma [Liburua]
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


I
Arrozoin bat aspaldi aitaxok ziona,
Ez dik sosak egiten zinezko gizona,
Gizon zinezkoak hau da dohakona
Zuzentasun garbia eta bihotz ona.

II
Aberastuz geroztik Pattin zaiku jaundu,
Bainan aberasteak ez dik hanbat ondu,
Jainkorikan ez dela haltoki erran du,
Nahikariak dio sinhestea khendu.

III
Mundua kurriturik zerbeit ikusia,
Pattin koxkorro horrek badu erasia,
Gure fedeaz trufan dena fantesia,
Ibili den lekhutan deus ez ikhusia.

IV
Pattinen arrozoinak baititu sinhetsi,
Moltsa dio norbeitek berari ebatsi,
Pattin, hire ohoinak zer lege dik hautsi?
Jainkorik ez zela hik hion irakutsi.

V
Huna Aparrapio aberats zikhoitza,
Harriz ala burdinaz othe du bihotza?
Karitate, obra on, edozoin emaitza...
Aiphamen xoilak aurdik lezake hil hotza.

VI
Aberatsari ala haren diruari
Agurka gehienik zoini gare ari,
Agurra zor diogu gizon zuzenari,
Dirudun den bezala bihotzdun denari.

Urkizu, Patri. "Anton Abbadiaren Koplarien guduak (1851-1897) : Bertso Bilduma". Donostia: Eusko Ikaskuntza, 1997, 240 or. http://hedatuz.euskomedia.org/4008/

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra