Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Dialoga eliza xoria eta urzoaren artean [Bertsoa] / Joanes Etxeto "Senpereko Errient"

Informazio orokorra

Kategoria
Ez bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia
Lore Jokoak (19. 1871. Sara) Idatzizkoa
Bertsolariak / Egileak
Etxeto, Joanes "Senpereko Errient"

Deskribapena

Izenburua
Dialoga eliza xoria eta urzoaren artean
Dokumentuan jasotako izenburua
Dialoga eliza xoria eta urzoaren artean
Dokumentuan jasotako bertsoaren hasiera
Nola daite, neure arraba ona, Izan zaiten behere huntan
Sinadura
Joanes Etcheto
Data
1871-00-00
Bertso kopurua
12
Bertso dokumentu mota
Liburua

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa

Argitalpen datuak

Argitalpenaren izenburua
Anton Abbadiaren koplarien guduak (1851-1897) : Bertso Bilduma [Liburua]
Orrialdeak
248

Dialoga eliza xoria eta urzoaren artean [Bertsoa] / Joanes Etxeto "Senpereko Errient"

Dokumentu-mota:  Liburua  Argitalpenaren izenburua:  Anton Abbadiaren koplarien guduak (1851-1897) : Bertso Bilduma [Liburua]
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 



Eliza xoria
I
Nola daite, neure arraba ona,
Izan zaiten behere huntan,
Oroz maithatua eta altxatua,
Ni gaitzetsia naizen denboran. (bis)

Urzoa
II
Neure anaia, hori da zeren duzun
Bethi ere ebastea maite,
Ni bazkatzen naute gau eta egun
Eta nago bertzek eman arte. (bis)

Eliza xoria
III
Bai, zu hazten zaituzte amultsuki,
Niri hemen hainitz pairaraziz,
Bizkitartian hurbiltzen naiz adreki,
Eta nabil ezin maitharaziz. (bis)

Urzoa
IV
Segura da, adrezia baduzu,
Atzartasun, arraizia frango.
Hala ere bertzerena utz zazu,
Ez zaite izan hobe hala baino. (bis)

Eliza xoria
V
Hainitz gisaz lausengatzen ohi tut
Nagusi ta etxeko andreak
Hala ere, errezebitzen ditut
Hekien furfuria gaiztoak. (bis)

Urzoa
VI
Berriz diot, hartzen dukezu bortxaz
Laborariaren onthasuna.
Hargatik erraiten derautzut beraz,
Ez dukezu hola fama ona. (bis)

Eliza xoria
VII
Ehunetan zu baino bozago naiz,
Eta badut hainitz jakitate,
Hainitz gisaz iseiatzen ere naiz,
Hola ere bethi higuin naute (bis).

Urzoa
VIII
Bai anaia, baduzu jakitate,
Eta Jaunak adret egin zaitu,
Hola er´hobeago zinuke,
Atzaparrak garbi bazinitu. (bis)

Eliza xoria
IX
Zer! beraz ni gudako naiz egina,
Eta aldiz zu bethi bakeko!
Nola dirot ardiets zoriona,
Eta urus izan sekulako? (bis)

Urzoa
X
Bizi zaite Jaunaren beldurrean,
Eta utzi jaidura gaiztoak,
Hola goanez bethi bide onean
Ez dautzu faltako zorionak (bis).

Eliza xoria
XI
Bai aithor dut, hortako naiz munduan,
Jaun handiak berak ezarria,
Horixe da, bai, guzien buruan
Egun batean buruzagia (bis).

Urzoa
XII
Bai anaia, horrela gobernatuz,
Portu ona hatzemanen duzu,
Hartan bethi arima eta gorphutz
Sosegu onean bizi duzu. (bis)

Urkizu, Patri. "Anton Abbadiaren Koplarien guduak (1851-1897) : Bertso Bilduma". Donostia: Eusko Ikaskuntza, 1997, 248 or. http://hedatuz.euskomedia.org/4008/

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra