Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Soldado mobila [Bertsoa] / Joanes Etxeto "Senpereko Errient"

Informazio orokorra

Kategoria
Ez bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia
Lore Jokoak (19. 1871. Sara) Idatzizkoa
Bertsolariak / Egileak
Etxeto, Joanes "Senpereko Errient"

Deskribapena

Izenburua
Soldado mobila
Dokumentuan jasotako izenburua
Soldado mobila
Dokumentuan jasotako bertsoaren hasiera
Gerlako ministroak manatu ondoan, Hartu ditugu harmak mobilek Frantzian
Sinadura
Joanes Etcheto
Data
1871-00-00
Bertso kopurua
12
Bertso dokumentu mota
Liburua

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa

Argitalpen datuak

Argitalpenaren izenburua
Anton Abbadiaren koplarien guduak (1851-1897) : Bertso Bilduma [Liburua]
Orrialdeak
249

Soldado mobila [Bertsoa] / Joanes Etxeto "Senpereko Errient"

Dokumentu-mota:  Liburua  Argitalpenaren izenburua:  Anton Abbadiaren koplarien guduak (1851-1897) : Bertso Bilduma [Liburua]
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


I Gerlako ministroak manatu ondoan,
Hartu ditugu harmak mobilek Frantzian,
Ni ere gerthatu naiz lagunekin baltsan.
Etzen eskapatzerik: gan behar lerroan.

II Gudukatu izan naiz mobila bezala,
Neure etsaia nuen Bismarren armada,
Ez nintzen, ez herabe, gateaz gudura,
Neure eginbidea bethe dut horrela.

III Neure sinhestea da, zaharrek erranik,
Gudukatzea kausa justuaren gatik,
Dela eginbidetan lehenbizikorik,
Zuzen ibili banaiz ez duket kulparik.

IV Katholikoak ginen protestanten kontra,
Ziotela Jainkoa laguntzat zutela,
Hekien gobernua etzen Jaunarena,
Ezik jokhatzen ziren lehoinak bezala.

V Heien oin-arrastoak izigarri dire,
Heien itsuskeriak nork erran ditzazke!
Jende ospe handia bilhakatu dute,
Zeruko justizia oihuz dagokote.

VI Heien sakrilejio, profanazioneak,
Ezin erran ditezke zoin diren handiak:
Hainbertze haur, emazte sakrifikatuak!
Eror dakizkotela gainerat guziak.

VII Frantsesa izan balitz oro katholiko,
Ez zuen bitoria horrela galduko,
Berekin bazituen traidorea frango,
Hori dela medio bentzuturik dago.

VIII Bismarren maleziak ez du, ez, parerik,
Hedatu du dirua hiriei khendurik,
Zonbaitto pharatu da eskuak betherik.
Satanek ez du izan hoin lagun leialik.

IX Frantziaren hartzea zuen erraietan,
Penaxko egin dio utziz indarretan,
Nahi gintuen sarthu bera sareetan,
Jaunak beiratu gaitu, haren despitetan.

X Guillomek dotatu Bismar gose hori,
Auzoko erregeri khenduz injustuki.
Oro hatzeman nahiz dabiltza klaroki,
Jauna unhatuko da agian laburzki.

XI Probintzia hartuak guri daude oihuz,
Athera detzagula gerlaz edo diruz,
Orai gudukatzeko etsaiari buruz,
Ez gare aski azkar, ez gaitezke biluz.

XII Jaunak utzi baditu gutaz nausitzera,
Ez du horrek erraiten zuzen zabiltzala,
Oraiko aldi huntan bentzutu bagira,
Bertze aldiño batez nausituren gira.

Urkizu, Patri. "Anton Abbadiaren Koplarien guduak (1851-1897) : Bertso Bilduma". Donostia: Eusko Ikaskuntza, 1997, 249 or. http://hedatuz.euskomedia.org/4008/

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra