Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
1870an soldadu [Bertsoa] / Harriet
1870an soldadu [Bertsoa] / Harriet
Dokumentu-mota:
Liburua
Argitalpenaren izenburua:
Anton Abbadiaren koplarien guduak (1851-1897) : Bertso Bilduma [Liburua]
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
I
Herritik noha, adios, nere bihotzeko maiteenak!
Ahaide onak, adixkideak, aita ama hoberenak,
Deihadarrekin Frantziak ditu galdetzen haur bihotzdunak,
Iphar aldeko etsaien kontra altxa gaiten eskaldunak!
II
Uzten zaituztet herri ederra, mendi ezin ahantziak,
Gure etxeko arthaldearen ardi bildotx bereziak,
Bethi zuekin iragan ditut egun bozak... gau ilhunak!
Iphar aldeko etsaien kontra altxa gaiten eskaldunak!
III
Aitak bezala egin nahi dut, hura izan da soldadu.
Ama gaixoa! Bihurtuko naiz, Jainko onak nahi badu,
Eska itzotzu gure harmentzat garaitiko ontasunak!
Iphar aldeko etsaien kontra altxa gaiten eskaldunak!
IV
Hitz hauk zuretzat, Mariederra, ez ahantz zuk agindua,
Zure nahi dut bizi naizeno, hori da zina saindua.
Agur, maitea! ez berantetsi nik hitzeman jai-egunak!
Iphar aldeko etsaien kontra altxa gaiten eskaldunak!
V
Aita zaharra gan baino lehen behar zaitut besarkatu.
–Haurra bahoa? Ibili ongi... ni ezpanintz hain flakatu!
Maiz orhoit hadi aitak zirela guduetan bihotzdunak!
Iphar aldeko etsaien kontra altxa gaiten eskaldunak!
Urkizu, Patri. "Anton Abbadiaren Koplarien guduak (1851-1897) : Bertso Bilduma". Donostia: Eusko Ikaskuntza, 1997, 249-250 or. http://hedatuz.euskomedia.org/4008/
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra