Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
Soldado zaharra, haren ezpata eta semea [Bertsoa]
Soldado zaharra, haren ezpata eta semea [Bertsoa]
Dokumentu-mota:
Liburua
Argitalpenaren izenburua:
Anton Abbadiaren koplarien guduak (1851-1897) : Bertso Bilduma [Liburua]
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
I
Aita, ekharradazu zure ezpata,
Zeronek, othoi, nauzu hankan esteka,
Nohan lasterka,
Frantzia laguntzerat lanjerrian baita,
Hari guduka:
Besoa badut eta bihotz ez falta! (bis)
II
Oi, ene seme maite odol-durua!
Hi baithan diat kausten enbe burua,
Phuru-phurua!
Horra ene ezpata, oha gudura,
Buru-bururat:
Ez barkha etsaiari ez den goithua! (bis)
III
Hargatik ezpata hau eskuratzean,
Agintzak juramentuz, nola hiltzean,
Hau ibiltzean,
Haizela edirenen zuzen bidean,
Notha gabean,
Nola gur´ arbasoak zabiltzanean. (bis)
IV
Aita, zure semea, ez izan beldur,
Bide ohorezkotik dadien makhur,
Hainitz ez aphur:
Gazte eta sendo da, orobat zuhur;
Hitz dautzu segur,
Ukhatu baino lehen gelditzen lur (bis).
V
Seme hori zenean eman bidean,
Phentsaketa hazkarrak zauzkan barnean;
Zohan airean...
Laster ikhusten dugu etsai menean,
Hurbilenean:
Herioa dakharke beso kolpean! (bis)
VI
Goizean hasi eta arrats artean,
Hanbat etsai zituen eman lurrean.
Bizkitartean,
Berare da aurkhitzen, bai, odoletan,
Oi sarraskitan:
Zaurizko gurutzea dauka kopetan! (bis)
VII
Zitzaioen orduan Aita gogora,
Itzultzen da semea etxe aldera,
Bai alagera,
Aita zahartu hurren besarkatzera,
Kontsolatzera,
Kopeta hautsi horren erakustera. (bis)
VIII
Horra eskaldun baten egin ederrak,
Guk hertsiki gogoan hartu beharrak;
Gazte zaharrak,
Ditzagun kanta betan, errepiketan,
Dadien izan,
Holako seme hainitz Eskaldunetan! (bis)
Urkizu, Patri. "Anton Abbadiaren Koplarien guduak (1851-1897) : Bertso Bilduma". Donostia: Eusko Ikaskuntza, 1997, 252 or. http://hedatuz.euskomedia.org/4008/
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra