Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Elixaren garaimena eta bakia [Bertsoa]

Informazio orokorra

Kategoria
Ez bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia
Lore Jokoak (19. 1871. Sara) Idatzizkoa

Deskribapena

Izenburua
Elixaren garaimena eta bakia
Dokumentuan jasotako izenburua
Elixaren garaimena eta bakia
Dokumentuan jasotako bertsoaren hasiera
Zeru ta lurrak egin zinusan Jaungoikoaren Berbia!
Sinadura
An., "Bizkaitar bat"
Data
1871-00-00
Bertso kopurua
5
Bertso dokumentu mota
Liburua

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa

Argitalpen datuak

Argitalpenaren izenburua
Anton Abbadiaren koplarien guduak (1851-1897) : Bertso Bilduma [Liburua]
Orrialdeak
253

Elixaren garaimena eta bakia [Bertsoa]

Dokumentu-mota:  Liburua  Argitalpenaren izenburua:  Anton Abbadiaren koplarien guduak (1851-1897) : Bertso Bilduma [Liburua]
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


I
Zeru ta lurrak egin zinusan
Jaungoikoaren Berbia!
Mugittu mina, kantadu deidan
Zeure Eleixaren gloria,
Zelan daguan orbanik baga,
Distiaduraz betia,
Indartsu eta Luzbelen kontra
Egundo bainan obia.

II
Zer usteko dau Beltzebu berak
Orrenbat guda suturik
Eta Parisen eta Erroman
Bere arrabija garturik,
Jaungoikua lez mundu danian
Jargoi andijan goiturik?
Anbat gura dau Eleixa gaindu,
Gison guztiak galdurik?

III
Purrukaturik jausiko da bai,
Bere buruti koroia,
Amorraturik bere lagunaz
Inpernura gaur badoia.
Agertuko jako Eleixa Amari,
Batie ederrezko sasoia:
Erroma aldian ikusten dozu
Argi darijon odoia.

IV
Egijak garbi distietan dau
Ilargija lez gabian
Zelan goixian egun sentija
Ta euskija egun erdian
Ondatu bidez hereje zarren
Guzur baltz danak lur pian,
Protestantien eta Masoien
Gaiztakeriaz batian.

V
Zuzen begijak Italiaruntz
Begira nolan daguan
Pio Santua San Pedro bera
Dirudijala garbuan:
Katolikuak an bildu dire,
Pozik an dagoz albuan,
Laster bai laster zabalduko da
Pake gozua munduan.

Urkizu, Patri. "Anton Abbadiaren Koplarien guduak (1851-1897) : Bertso Bilduma". Donostia: Eusko Ikaskuntza, 1997, 253 or. http://hedatuz.euskomedia.org/4008/

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra