Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Jainkoaren letartaren gainean [Bertsoa]

Informazio orokorra

Kategoria
Ez bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia
Lore Jokoak (19. 1871. Sara) Idatzizkoa

Deskribapena

Izenburua
Jainkoaren letartaren gainean
Dokumentuan jasotako izenburua
Jainkoaren letartaren gainean
Dokumentuan jasotako bertsoaren hasiera
Nekazari bat udan Lan egin ondoan
Sinadura
An., "Gipuzkoar bat"
Data
1871-00-00
Bertso kopurua
10
Bertso dokumentu mota
Liburua

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa

Argitalpen datuak

Argitalpenaren izenburua
Anton Abbadiaren koplarien guduak (1851-1897) : Bertso Bilduma [Liburua]
Orrialdeak
256

Jainkoaren letartaren gainean [Bertsoa]

Dokumentu-mota:  Liburua  Argitalpenaren izenburua:  Anton Abbadiaren koplarien guduak (1851-1897) : Bertso Bilduma [Liburua]
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


I
Nekazari bat udan
Lan egin ondoan,
Artepe eder batean
Soseguz zegoan.

II
Bere etzauntza alaitik
Inguru guztira
Kanpo pontuz betea
Ari zan begira.

III
Ikusten zuben bere
Lanaren prutua,
Kalabazaz ta meloiz
Lur dana estaldua.

IV
Zergatik ziyon Jaunak
(An bere barruban)
Ezkur ale xastarra
Para du ain altuban?

V
Ez lirake anbat obe
Trukaturik gauzak,
Arboletan zintzilik
Meloi kalabazak?

VI
Au esan bezin laster
Itzetik ortzera,
Erortzen zaio ezkur bat
Sudurren gainera.

VII
Arriyia! esaten du
Orduban xit agitz,
Ezkurraren tokiyan
Meloia izan balitz!

VIII
Bertatik naiko niyan
Naiz sudurrik gabe
Geldi benik.pein neure
Biziyaren jabe.

IX
Onetan adierazo
Ziyon Jaunak ari
Bear zana eman dala
Gauza bakoitzari.

X
Dana dago xit ondo,
Xirlan preso arraia,
Ta airean libre libre
Xori kantariya.

Urkizu, Patri. "Anton Abbadiaren Koplarien guduak (1851-1897) : Bertso Bilduma". Donostia: Eusko Ikaskuntza, 1997, 256 or. http://hedatuz.euskomedia.org/4008/

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra