Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Uholdearen gainean [Bertsoa]

Informazio orokorra

Kategoria
Ez bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia
Lore Jokoak (23. 1875. Sara) Idatzizkoa

Deskribapena

Izenburua
Uholdearen gainean
Dokumentuan jasotako izenburua
Uholdearen gainean
Dokumentuan jasotako bertsoaren hasiera
Aditzen dudanean uhaldez mintzatzen, Frantzia Tolosa zaut niri urrikaltzen
Sinadura
An., "senpere-amotztar bat"
Data
1875-00-00
Bertso kopurua
8
Bertso dokumentu mota
Liburua

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa

Argitalpen datuak

Argitalpenaren izenburua
Anton Abbadiaren koplarien guduak (1851-1897) : Bertso Bilduma [Liburua]
Orrialdeak
274-275

Uholdearen gainean [Bertsoa]

Dokumentu-mota:  Liburua  Argitalpenaren izenburua:  Anton Abbadiaren koplarien guduak (1851-1897) : Bertso Bilduma [Liburua]
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


I
Aditzen dudanean uhaldez mintzatzen,
Frantzia Tolosa zaut niri urrikaltzen,
Hango nigar marraskek naute erdiratzen,
Duda dut egundino hola gerthatu den.

II
Lulubiaten erditik deihadarra min zen,
Ama bere haurrekin ithotzen hari zen,
Bai hantxe desgrazia izigarria zen,
Hainitz arimaren itzul azken fina han zen.

III
Menditik hasi eta itsaso portura,
Urek bazeramaten zenbaitto presuna,
Deithoragarria zen hango ikhuspena,
Jende haiekin balsan bazen asko gauza.

IV
Han ur hegietako landak, mahastiak
Oro zikhinkeriez daude estaliak,
Ezin erran zeinbat dire han kalteak.
Nola erremedia hango desmasiak!

V
Milaka familiak arroparik gabe!
Beren etxeak ere urak gan zazkote.
Gorphutzen pausatzeko oherik ez date,
Gaixo maite heieri urrikal gaizkote.

VI
Aita saindua bere kardinaleekin,
Aphezpikuak beren jaun erretorekin,
Zenbaitto puxantzia beren gortheekin
Orok hantxe dituzte amoina onak egin.

VII
Miragarria duzu begiz ikhustea
Zenbatez handia den han karitatea,
Herritan kanpotarrek prest dute urhea,
Erreparaturen da izan den kaltea.

VIII
Handi, ttiki, guziak, pobre, aberatsak,
Katholiko, juduak eta higanotak,
Orok heltzen dituzte han beren amoinak.
Saristaturen ditu zeruko jaun onak.

Urkizu, Patri. "Anton Abbadiaren Koplarien guduak (1851-1897) : Bertso Bilduma". Donostia: Eusko Ikaskuntza, 1997, 274-275 or. http://hedatuz.euskomedia.org/4008/

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra