Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Khilo-egilearen kantuak [Bertsoa] / Joanes Oxalde

Informazio orokorra

Kategoria
Ez bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia
Lore Jokoak (26. 1878. Sara) Idatzizkoa
Bertsolariak / Egileak
Oxalde, Joanes (1814-1897)

Deskribapena

Izenburua
Khilo-egilearen kantuak
Dokumentuan jasotako izenburua
Khilo-egilearen kantuak
Dokumentuan jasotako bertsoaren hasiera
Amikozeko Gilen khilo-egileak Etxetik khendu ditu bere langileak
Sinadura
Joanes Oxalde
Data
1878-00-00
Doinua (txt)
Kaiolako xoriak alegera dira
Bertso kopurua
11
Bertso dokumentu mota
Liburua

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa

Argitalpen datuak

Argitalpenaren izenburua
Anton Abbadiaren koplarien guduak (1851-1897) : Bertso Bilduma [Liburua]
Orrialdeak
285

Khilo-egilearen kantuak [Bertsoa] / Joanes Oxalde

Dokumentu-mota:  Liburua  Argitalpenaren izenburua:  Anton Abbadiaren koplarien guduak (1851-1897) : Bertso Bilduma [Liburua]
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


I
Amikozeko Gilen khilo-egileak
Etxetik khendu ditu bere langileak,
Sehi maiteak,
Zeren galdu dituen irabazbideak.

II
Ez dezake nihon sal khiloa, ardatza,
Nagusitu baitzaio galtzerdi-orratza,
Moko zorrotza.
Ez da izertu nahi oraiko neskatxa.

III
Elhe biltzen dabila, galtxoina eskuan,
Laneko gogorikan ez baitu buruan,
Alfer moduan,
Oihal guti emanez khutxaren xokhuan.

IV
Gazte irule guti da Eskual-Herrian,
Bat ez dugu ikhusten khiloa gerrian,
Athe hegian,
Oi, zer frendak horiek saltzeko ferian!

V
Oraino zenbait bada atso horietan
Iruten hari denik berant arratsetan,
Bihotzminetan,
Hobek ez lagunduz behar-orduetan.

VI
Askotan altxatzen da amasoren botza,
Bainan ilobak ez du hartu nahi ontsa,
Lanerat lotsa!
Arrantze gabe nahi bailuke arrosa.

VII
Amak goizean oihu: Jaiki hadi, haurra,
Ez deia aski luze hiretako gaua?
Har zan haintzurra,
Itzuli beharra dun baratzeko lurra.

VIII
Alabak arrapostu ohetik gostura:
Bego bihar artino haintzurtzeko lurra,
Arte laburra,
Joan behar baitut goizik egun merkhatura.

IX
Zuri galdatzen dautzut, izaba Maria,
Lakhet-lekhu othe da gaztentzat hiria?
Hain da egia,
Harat joaiteko badut hainitz gutizia.

X
Horra nola dabiltzan oraiko neskatxak,
Lur-lanetako dira sobera beratzak.
Oi, alfer hotzak!
Akhabo eginen du laster laborantzak.

XI
Neskatxa gazte deno, itxuraz da abil,
Esposatu berrian jaunarentzat umil,
Ondoan zarphil,
Galtzetako zilhoak erdirat ezin bil.

Urkizu, Patri. "Anton Abbadiaren Koplarien guduak (1851-1897) : Bertso Bilduma". Donostia: Eusko Ikaskuntza, 1997, 285 or. http://hedatuz.euskomedia.org/4008/

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra