Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Adios Amerikari [Bertsoa] / Martin Arrupe "Darrupe"

Informazio orokorra

Kategoria
Ez bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia
Lore Jokoak (27. 1879. Elizondo) Idatzizkoa
Bertsolariak / Egileak
Arrupe, Martin "Darrupe"

Deskribapena

Izenburua
Adios Amerikari
Dokumentuan jasotako izenburua
Adios Amerikari
Dokumentuan jasotako bertsoaren hasiera
Adios Amerikari, Eta agur Eropari!
Sinadura
Martin Arrupe
Data
1879-00-00
Doinua (txt)
Hau omorearen gozoa
Bertso kopurua
10
Bertso dokumentu mota
Liburua

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa

Argitalpen datuak

Argitalpenaren izenburua
Anton Abbadiaren koplarien guduak (1851-1897) : Bertso Bilduma [Liburua]
Orrialdeak
296

Adios Amerikari [Bertsoa] / Martin Arrupe "Darrupe"

Dokumentu-mota:  Liburua  Argitalpenaren izenburua:  Anton Abbadiaren koplarien guduak (1851-1897) : Bertso Bilduma [Liburua]
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


I
Adios Amerikari,
Eta agur Eropari!
Zenbatak othe gaur lur huntan ezin eta egin nahi?
Etzaiku goaten eta ez goanen bizian lehia hori.

II
Aski othe da dirua
Satifatzeko gogua?
Bihotzetik ez da aldaratzen herriko amodioa,
Lantza bat bezala han sartua dago azken adioa.

III
Zoin gutiak garen segur
Adio bezala agur.
Sekulan eginen othe dugun! esperantza, bainan beldur
Bortxaz egin beharko dugula atsegin hortarik barur.

IV
Bortxazko penitentzia!...
Ez duke hanbat grazia.
Mundu huntakotz bederen balu nahi ginduken saria,
Bethikotz Amerikak utzirik, laster gintezke abia.

V
Behin ethorriz geroztik,
Ezin goan eskuak hutsik!
Lana denean badugu hemen irabazi onik;
Bainan halere zer probetxu da, erdiek ez dugu sosik.

VI
Gure penen ahanzgarri
Galdez gaude edanari.
Hau ez da hobea! erdietan ez gare lanean hari;
Horra Ameriketan zer zaikun gertatzen gehieneri.

VII
Amerikak! Amerikak!
Ez dire usu karrikak,
Ez eta urhe eta zilharrez palaz bethetzen barrikak.
Non-nahi lanaz, zuhurki biziz, aldara daizte arditak.

VIII
Egia da bai, izitzen,
Bainan ez dugu etsitzen.
Lagun tzar guziak utzirik hasten gare ganbiatzen.
Zer hitzemanik ethorri ginen, berant bederen orhoitzen.

IX
Gonberti gaiten, gonberti,
Hula bizi gabe bethi!
Xedeak onak ditugu, bainan obrak arras guti.
Hemendik harat gure faltaz ez dezagun begirik busti.

X
Burraso eta haurride
Zenbaitenak bizi dire,
Ahaide, hauzo, adiskideak, animo oraino ere!
Menturaz laster, menturaz gero, zerbait eginik hor gare.

Urkizu, Patri. "Anton Abbadiaren Koplarien guduak (1851-1897) : Bertso Bilduma". Donostia: Eusko Ikaskuntza, 1997, 296 or. http://hedatuz.euskomedia.org/4008/

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra