Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
Nere leihotik [Bertsoa] / Manex Hargina "Donapaleun"
Nere leihotik [Bertsoa] / Manex Hargina "Donapaleun"
Dokumentu-mota:
Liburua
Argitalpenaren izenburua:
Anton Abbadiaren koplarien guduak (1851-1897) : Bertso Bilduma [Liburua]
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
I
Nere leihotik ikhusten dizit
Andereño bat ederra,
Hari hementik ez palitz izit
Egin nezake gortia.
II
Nere leihoak erdi hetsirik
Egoitenako guaitian,
Bainan berinak zabal geroztik
Itzaltzen zata barnian!
III
Abendoako egun beltzetan
Sartzen denian ekhia,
Lanho idor bat zoko guzietan
Hedatzen da nola khia.
IV
Nere bihotza molde berian
Jartzen zata ilhundurik,
Xarmagarria juaiten denian
Ihesi nere bixtatik.
V
Zeren maitiak batu bi begi
Zeluko izarren pare!
Larria xuri, ezpainak gorri!
Hortz perlak herrekan ere!
VI
Ederra badu harek itxura
Ederragoa bihotza!
Haren etxetik ez da biharra,
Elki sekulan gosea!
VII
Negian xori papo-gorriak
Ez du kanturik emaiten,
Ogi aphurkez, nere maitiak
Xoriñoa du bazkatzen.
VIII
Leiho batetik bertze leihorat
Dakot nik ere eskatzen,
Bainan neretzat ez da irri bat
Haren ezpainetan sortzen.
IX
Jo eginen dut haren athean
Eskale batek bezala,
Ordian segur, ustegabean
Zabaldiko du behala!
X
Zer nahi duzu? dio maitiak
“-Bihotzaren erdia!”
“-Athea zabal, zerra leihoak,
Ukhanen duzu osoa!”
Urkizu, Patri. "Anton Abbadiaren Koplarien guduak (1851-1897) : Bertso Bilduma". Donostia: Eusko Ikaskuntza, 1997, 336 or. http://hedatuz.euskomedia.org/4008/
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra