Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Artzain baten bizia [Bertsoa]

Informazio orokorra

Kategoria
Ez bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia
Lore Jokoak (34. 1886. Urnieta) Idatzizkoa

Deskribapena

Izenburua
Artzain baten bizia
Dokumentuan jasotako izenburua
Artzain baten bizia
Dokumentuan jasotako bertsoaren hasiera
Pobrerik sorthu nintzen herri on batean, Ontasunik ez zuten ait´amek etxean
Sinadura
J.T.D.L. Azkaindarra
Data
1886-00-00
Doinua
Iruten ari nuzu
Bertso kopurua
13
Bertso dokumentu mota
Liburua

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa

Argitalpen datuak

Argitalpenaren izenburua
Anton Abbadiaren koplarien guduak (1851-1897) : Bertso Bilduma [Liburua]
Orrialdeak
351

Artzain baten bizia [Bertsoa]

Dokumentu-mota:  Liburua  Argitalpenaren izenburua:  Anton Abbadiaren koplarien guduak (1851-1897) : Bertso Bilduma [Liburua]
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


I
Pobrerik sorthu nintzen herri on batean,
Ontasunik ez zuten ait´amek etxean,
Zer nahi gostaia naiz gaztetasunean,
Ama galdu bainuen mundurat heltzean.

II
Nolakoa ahal zen aitaren gogoa,
Haurra munduan eta andrea galdua,
Ez dut nik ezagutu ene burhasoa.
Zoin eztia zaitaken amaren gozoa.

III
Haurrean eman dauzkit artha hoberenak,
Aitak bere haur bati egin detzokenak,
Kausitu izan ditu adixkide onak,
Neure sokhorritzeko behartu direnak.

IV
Trixterik iragan dut ene haurtasuna,
Ikhasi ere gabe zer den atsegina,
Jaunak eman izan daut bethi osasuna,
Hura zen mundu huntan nuen ontasuna.

V
Zenbait urthe iragan ondoan karrikan
Gazterik jarri nintzen sehien herrunkan,
Gostu hainitz ez nuen egin beztimentan
Goizik erretiratuz igande bestetan.

VI
Egin ditut zenbeit sos soldata ttipitik,
Ardi batzu erosi merkhaturat gana,
Karrikan ez delakotz irabaz biderik,
Artzaintzan bizitzeko deserturat ganik.

VII
Bizi nintzen bakharrik mendi gain batean,
Etxola bat eginik iduzki aldean,
Kalterik egin gabe lagunen artean,
Egunak iraganez neure arthaldean.

VIII
Artzain alegeraki bizi naiz gorthan,
Kantu batzu emanez ongi albatzean,
Nahi gabe guti dut jasaiten munduan
Bakharrik nagolakotz trankil bihotzean.

IX
Irina ekhartzen dut astean herritik,
Gasna batzu egiten ardien esnetik,
Ez dut deusen eskasik janaren partetik,
Edaria sortzen zaut harroka azpitik.

X
Hartzen ditut zenbeit sos bildotsak saldurik,
Ederki bezti nabil hasirik oinetik,
Deus ez dut jasaiteko hotzaren aldetik,
Jauntzi bat egin baitut ardien iletik.

XI
Noizian behin jausten naiz bisaia arrairik,
Merkhaturat juaiteko untsa aphaindurik,
Xikhiro, ardi, antxo denak alhaturik,
Ederrenak neurekin aitzinian harturik.

XII
Eternitatiaz ere hasi naiz pentsatzen,
Lan hainitzik ez nuen testament egiten,
Munduan ahaiderik ez dut ezagutzen,
Lagun bati diozkat orai denak uzten.

XIII
Jainkoa ez dut bethi untsa zerbitzatu,
Harren manamenduak ez ditut ahanztu
Mezaren entzuterat ez naiz entseiatu,
Hartakotz galdatzen dut orai, barkhatu.

Urkizu, Patri. "Anton Abbadiaren Koplarien guduak (1851-1897) : Bertso Bilduma". Donostia: Eusko Ikaskuntza, 1997, 351 or. http://hedatuz.euskomedia.org/4008/

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra