Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Alharguntsa zonbaiten dolua [Bertsoa] / Gregoire Hirigoyen

Informazio orokorra

Kategoria
Ez bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia
Lore Jokoak (36. 1888. Kanbo)
Bertsolariak / Egileak
Hirigoyen, Gregoire

Deskribapena

Izenburua
Alharguntsa zonbaiten dolua
Dokumentuan jasotako izenburua
Alharguntsa zonbaiten dolua
Dokumentuan jasotako bertsoaren hasiera
Ene senharra eritu, Oilo guziak funditu
Sinadura
Gregoire Hirigoyen “Urruñan”
Data
1888-00-00
Doinua (txt)
Mandataria, zer berri...
Bertso kopurua
8
Bertso dokumentu mota
Liburua

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa

Argitalpen datuak

Argitalpenaren izenburua
Anton Abbadiaren koplarien guduak (1851-1897) : Bertso Bilduma [Liburua]
Orrialdeak
357

Alharguntsa zonbaiten dolua [Bertsoa] / Gregoire Hirigoyen

Dokumentu-mota:  Liburua  Argitalpenaren izenburua:  Anton Abbadiaren koplarien guduak (1851-1897) : Bertso Bilduma [Liburua]
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


I
Ene senharra eritu,
Oilo guziak funditu,
Azken jan duenean,
Hil da biharamunean.
Akabo nere oiloak!
Sekulan orhoitzekoak!...

II
Oiloak ziren hamabi,
Guziak erroten hari,
Diruak ere gaztatu,
Etxe guzia du hustu.
Ez oilorik, ez dirurik,
Orai zer eginen dut nik!...

III
Arroltzeak saldu eta
Erosi aguardienta:
Hola nintzen usatua,
Orai flaskoa hustua.
Hau da etxearen hutsa!
Orotarik alharguntsa!...

IV
Arroltzerik ez zenean,
Bertze leku on batean,
Bai, banuen ekhartzaile,
Soilarua pagatzaile,
Ixil, nehork jakin gabe,
Orai ez da deus hor ere.

V
Ez arthorik, ez ogirik
Ez ilharrik ez bertzerik.
Eta ene estomaka,
Ez ixiltzen kurrukaka,
Xixariek atakatzen,
Horra nola bizi naizen.

VI
Zoin naizen urrikalgarri,
Erranen dautzuet sarri,
Ene sokorria non da,
Hortaz banuke zer konda!...
Ez banintz ahalketia,
Erran nezake egia.

VII
Sosak baditu lau ardit,
Mihiak egin nau tilik,
Gan ederra eta bertzerik
Ditut ezin ahantzirik;
Ez banu damu bat baizik,
Hori ez litake deusik.

VIII
Nik egin dudan ametsa!
Erdiratu nau bihotza,
Etzen ez gan denarekin,
Bainan bai bertze batekin;
Aldi batez solas egin
Nahi nuke berarekin.

Urkizu, Patri. "Anton Abbadiaren Koplarien guduak (1851-1897) : Bertso Bilduma". Donostia: Eusko Ikaskuntza, 1997, 357 or. http://hedatuz.euskomedia.org/4008/

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra