Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
Ama euskarari (akrostikoa) : zazpiak beti bat [Bertsoa]
Ama euskarari (akrostikoa) : zazpiak beti bat [Bertsoa]
Dokumentu-mota:
Liburua
Argitalpenaren izenburua:
Anton Abbadiaren koplarien guduak (1851-1897) : Bertso Bilduma [Liburua]
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Zuben anaiak izango gera bizi artian,
Adierazten dizutet gogoz biyotzetikan,
Zazpiak bada lotsaz ez gaiten geldi atzian,
Pozik alegin egin dezagun aman gatikan,
Izan liteke negar eginaz guregatikan,
Arkitutzia buru makurka baztar batian,
Korri mutilak jarri gaitian danen gatikan
Barkaziyua eskatutzeko bere aurrian.
Euskaldun danak ama euskara maita dezagun,
Ta biyotzetik jaungoikoari beti eskatu.
Idukitzeko bere onduan gau eta egun
Bere barrunen gaitzik beinere ez dedin sartu,
Ama betiko izango gora zurekin lagun
Ta guregatik irudipenik ez inoiz artu.
Urkizu, Patri. "Anton Abbadiaren Koplarien guduak (1851-1897) : Bertso Bilduma". Donostia: Eusko Ikaskuntza, 1997, 373 or. http://hedatuz.euskomedia.org/4008/
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra