Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
Asto alperra [Bertsoa]
Asto alperra [Bertsoa]
Dokumentu-mota:
Liburua
Argitalpenaren izenburua:
Anton Abbadiaren koplarien guduak (1851-1897) : Bertso Bilduma [Liburua]
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Asto koskor bat zuten
Baserri batian,
Ustez lagundutzeko
Zerbaitsu lanian,
Bainan ark izan arren
Lanerako grina,
Maiztxo izaten zuben
Nunbaiteko mina;
Baldin karga piska bat
Jartzen baziyoten,
Lurrera etzin eta
Ezin altxa zuten,
Beti aitzekiz jartzen
Zuben bere anka,
Erozer gauzarekin
Jarritzen zan aika,
Ala etxeko denak
Zeuden penatubak
Jakindu ziran arte
Aren pekatubak,
Sendakin batek zuben
Dana txit miratu,
Bainan gaitzik batere
Etziyon bilatu,
Orduan danak ziran
Golpatutzen asi,
Juan biar izan zuben
Andikan igasi.
Onek erakusten du,
Beti alper danak
Ekartzen ditubela
Onelako lanak;
Banan lanetik bizi
Diraden guziyak,
Beti irago dirala
Ondo ikusiyak.
Urkizu, Patri. "Anton Abbadiaren Koplarien guduak (1851-1897) : Bertso Bilduma". Donostia: Eusko Ikaskuntza, 1997, 375 or. http://hedatuz.euskomedia.org/4008/
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra