Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Euskaldunen loriak [Bertsoa]

Informazio orokorra

Kategoria
Ez bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia
Lore Jokoak (39. 1891. Iurreta) Idatzizkoa

Deskribapena

Izenburua
Euskaldunen loriak
Dokumentuan jasotako izenburua
Euskaldunen loriak
Dokumentuan jasotako bertsoaren hasiera
Gizon euskaldun guziz ohoragarriak, Euskara hizkuntzaren goresle handiak
Sinadura
An.
Data
1891-00-00
Doinua
Gernikako arbola
Bertso kopurua
13
Bertso dokumentu mota
Liburua

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa

Argitalpen datuak

Argitalpenaren izenburua
Anton Abbadiaren koplarien guduak (1851-1897) : Bertso Bilduma [Liburua]
Orrialdeak
376-377

Euskaldunen loriak [Bertsoa]

Dokumentu-mota:  Liburua  Argitalpenaren izenburua:  Anton Abbadiaren koplarien guduak (1851-1897) : Bertso Bilduma [Liburua]
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


I
Gizon euskaldun guziz ohoragarriak,
Euskara hizkuntzaren goresle handiak,
Bozten dauku bihotza zuen arpegiak,
Agur derautzuegu, oi gure loriak!

II
Bizien laudatzeko bethi da denbora,
Aipha dezagun egun hizkuntza euskara,
Jainkoak igorria Tubalen gogora,
Eta Tubalek bere haur guzietara.

III
Noeren semea zen Japet deitzen zena,
Eta Japetek Tubal seme bortzgarrena,
Hura da Espainian lehen sarthu zena,
Hartarik da ethorri gure hastapena.

IV
Tubalen haurrak ziren Tubaloak deitzen,
Iberak deithuz ere Euskaldunak ziren,
Heiek Banderatzat gurutze bat zuten,
Tubalen izenaren lehen letra baitzen.

V
Tubal Euskaldun zela da segurtamena!
Gurutze harrek zuen lau-buru izena,
Tubalen haurrek berek eman ziotena,
Romatarrek Labarum deitatu zutena.

VI
Lauburu aintzinean, Iberak ondotik
Muthiri jausten ziren Mendien gainetik,
Tabala joten zuten Tubalek eginik,
Tabala deitzen baita haren izenetik.

VII
Jakintsun handienek aithortzen dutena,
Euskal hizkuntza dela mintzai ederrena,
Nihoiz auzokoekin nahasi ez dena,
Hortakotz dei ditake munduko lehena.

VIII
Izkribaño batzuen omen da ustea,
Euskarak erdaratik duela hastea,
Gaizoak! iduri du horrek erraitea:
Segur Arranoa da Pikaren umea!

IX
Euskaldunek oraino hau dugu loria,
Guzia girixtino da Euskal herria,
Fedearen zaintzeko bethi atzarria,
Nehork ez baitu hautsi gure lokharria.

X
Inpiotasunaren erauntsiak ditu
Herrialde orotan jendeak funditu,
Bainan Euskal herria sendo da gelditu,
Gure Mendi gainetan indarrik ez baitu.

XI
Munduan ez du izan Satanen semerik,
Pagano, Arriano ez eta Mairurik,
Gure arbasoetan gaitz egin duenik,
Gurek aithortu bethi Jainko bat bakharrik!

XII
Oraiko denboretan zer dugu aditzen?
Framazonak orotan direla ibiltzen,
Gur´arterat sartzera direla ausartzen,
Han hemenka dutela zenbeit ergel biltzen.

XIII
Euskaldun haur maiteak, zaituztet othoitzen,
Maite izan zazue Euskaraz mintzatzen,
Bai eta fedearen hazkar atxikitzen,
Arbasoen iduri bethi izan gaiten.

Urkizu, Patri. "Anton Abbadiaren Koplarien guduak (1851-1897) : Bertso Bilduma". Donostia: Eusko Ikaskuntza, 1997, 376-377 or. http://hedatuz.euskomedia.org/4008/

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra