Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
Bizi bitez euskera ta euskaldunak [Bertsoa]
Bizi bitez euskera ta euskaldunak [Bertsoa]
Dokumentu-mota:
Liburua
Argitalpenaren izenburua:
Anton Abbadiaren koplarien guduak (1851-1897) : Bertso Bilduma [Liburua]
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
KANTAURREA
I
Euskera bizi-bedi,
Bizi Euskaldunak,
Beren kristautasunaz
Nunai ezagunak,
Ama Erria-ren alde
Umanta zaldunak,
Oitaru gordetzaile
Alkarren lagunak.
KANTALDIYAK
II
Agur gure biotzeko
Aita-Jaun aundiya,
Abadi-ko Antoniyo
Aitor-en semia,
Zurekin poztutzen da
Azpeitiko erria,
Zeralako Euskaldunen
Ain maitalaria.
III
Badakigu zerala
Euskaldun lenena,
Jakinduri askotan
Jakintsu goiena,
Izar jakintzan ere
Izar argiena,
Gizonak zeruratzen
Saia zeradena.
Euskera bizi &.
IV
Aprika-tar beltz eta
Ijito tarretan,
Brasilgo erreinu ta
Europakoetan,
Zure jakinduriya
Egon da loretan,
Maitagarriya zera
Guretzat benetan!
V
Alai gaituzu danok
Emen agertzian,
Euskal amore bizi
Anaitasunian,
Euskal gauzak altxarik
Iru egunian
Inazioren Etxe
Eta sorterrian.
Euskera bizi &.
VI
Sutuko gera aurrera
Zurekin batera,
Euskaldun seme danok
Alkar maitatzera,
Maitatzera Euskera,
Beltzebutar guziei
Gogor egitera.
VII
Maitaturik euskaldun
Oitura dontsuak,
Sortuko dira berriz
Gizon ospatsuak,
Loiola ta Loinazen
Oso antzekuak,
Okendo ta Elkanoren
Parez goitzekuak.
Euskera bizi &
Urkizu, Patri. "Anton Abbadiaren Koplarien guduak (1851-1897) : Bertso Bilduma". Donostia: Eusko Ikaskuntza, 1997, 389 or. http://hedatuz.euskomedia.org/4008/
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra