Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Madalen Larralde [Bertsoa] / Joanes Oxalde

Informazio orokorra

Kategoria
Ez bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia
Lore Jokoak (42. 1894. Donibane Garazi)
Bertsolariak / Egileak
Oxalde, Joanes (1814-1897)

Deskribapena

Izenburua
Madalen Larralde
Dokumentuan jasotako izenburua
Madalen Larralde
Dokumentuan jasotako bertsoaren hasiera
Azken mendean Frantzian bazen asko dolore, Eztitugu utzi behar zonbeit aiphatu gabe
Sinadura
Joanes Oxalde
Data
1894-00-00
Doinua (txt)
Haur prodiguarena, edo Agotana.
Bertso kopurua
14
Bertso dokumentu mota
Liburua

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa

Argitalpen datuak

Argitalpenaren izenburua
Anton Abbadiaren koplarien guduak (1851-1897) : Bertso Bilduma [Liburua]
Orrialdeak
391

Madalen Larralde [Bertsoa] / Joanes Oxalde

Dokumentu-mota:  Liburua  Argitalpenaren izenburua:  Anton Abbadiaren koplarien guduak (1851-1897) : Bertso Bilduma [Liburua]
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


I
Azken mendean Frantzian bazen asko dolore,
Eztitugu utzi behar zonbeit aiphatu gabe,
Gaxtaginak egin ziren erresumaren jabe,
Jainkoaren beldurrikan ez baitzuten batere.

II
Orduan lotsaturik egotu zen mundua,
Ikhusirik galdu zela arrunt sendimendua,
Kasatu ere baitzuten erlisione saindua,
Jainkoaren orde zute adoratzen debrua.

III
Hainitz aphez Frantziatik terroreak kasatu,
Bertze zenbait aldiz ziren laburzki sumetitu,
Elizak zerratu eta hontasunak beretu,
Ebastea harrendako ez ahal zen bekhatu.

IV
Lotsatuak jarri ziren orduan bazterretan,
Espainiarat jendea gaiten zen igandetan,
Madalen ere gerthatzen asko aldiz heietan,
Khartsuena, garbiena hura zuten denetan.

V
Alegrantzian bazohan, goiz goizean etxetik,
Lehenago pasatzen zen bere laster bidetik,
Gizon bat jalgi zitzaion thupustan oihanetik,
Ez baitzen han akabatu egin zuen deus gutik.

VI
Lehen hitza erran zion,”Nun zabiltza neskatxa?
Etxetik heldu zarea edo norat zohaza?”
Erreposta eman nahi, nehondik ezin mintza
Izitua hautua baratu zaion hatsa.

VII
“Zertako juaiten zira hola Espainiara?
Ala han kobesaturik orai ethortzen zara?”
Berriz ere jin zitzaion zainetako ikhara,
“Zuk erran duzuna, jauna, egiazki hala da”.

VIII
Hura nola mintzatu zen han zen aintzindaria,
Bethidanik ageri da gizon bihotz eria,
“Niri baizik ez zazula, othoi, erran egia,
Nahi baduzu luzatu, haurra, zure bizia”.

IX
“Egiaren erraitera batere ez naiz lotsa,
Bizia galdurik ere arima badut ontsa
Hola irabaziko dut martyr koro airosa,
Eternitate guziko zeruetan egoitza.”

X
Orduan ereman zuten preso Donibanera,
Soldadoek presentatu gazteluko athera,
Pinet krudela ethorri haur haren jujatzera,
Kondenatu izan zuen lephoaren moztera.

XI
Madalenek ikhusirik jiten azken orena,
Goraki khantatu zuen: “Save, Mater Regina,”
Erran nahi baitu horrek: “Agur, oi erregina”,
Zure baithan utziko dut garbi dudan arima.

XII
Betbetan jautsi zitzaion tresna izigarria!
Aise trenkatu baitzion haren lepho guria!
Populua suspiretan ikharan zen jarria,
Harendako errezatuz: “Pater, Ave Maria...”

XIII
Han zen,han zen akabatu Madalena Larralde,
Jainkoak bidali zion bere arimaz galde,
Bera nahi baitzen izan biktima haren jabe,
Ez baitzaukan deskantsurik aingeru hura gabe.

XIV
Oi, zer etsenplu ederra munduan guzientzat,
Bai eta oroz gainetik bekhatorosentzat,
Khantu hok eman ditugu orhoitzapen horentzat,
Ordainez othoitz egizu Madelana guretzat.

Urkizu, Patri. "Anton Abbadiaren Koplarien guduak (1851-1897) : Bertso Bilduma". Donostia: Eusko Ikaskuntza, 1997, 391 or. http://hedatuz.euskomedia.org/4008/

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra