Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Larraldeko Magdalena [Bertsoa] / Pello Mari Otaño

Informazio orokorra

Kategoria
Ez bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia
Lore Jokoak (43. 1895. Bera)
Bertsolariak / Egileak
Otaño, Pello Mari

Deskribapena

Izenburua
Larraldeko Magdalena
Dokumentuan jasotako izenburua
Larraldeko Magdalena
Dokumentuan jasotako bertsoaren hasiera
Frantzes euskara itzegiten dan Mendi tantaien artean
Sinadura
Pedro Mari Otaño
Data
1895-00-00
Bertso kopurua
6
Bertso dokumentu mota
Liburua

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa

Argitalpen datuak

Argitalpenaren izenburua
Anton Abbadiaren koplarien guduak (1851-1897) : Bertso Bilduma [Liburua]
Orrialdeak
407

Larraldeko Magdalena [Bertsoa] / Pello Mari Otaño

Dokumentu-mota:  Liburua  Argitalpenaren izenburua:  Anton Abbadiaren koplarien guduak (1851-1897) : Bertso Bilduma [Liburua]
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


I
Frantzes euskara itzegiten dan
Mendi tantaien artean,
Sara deritzan uri kutuna
Dago ibartxo batean,
Erri leial au edertutzen da
Bere kondaira maitean,
Irakurriaz edo entzunaz
Zer gerta zan jakitean,
Mila zazpireun larogei eta
Amairugarren urtean.

II
Erri ontako aingerutxo bat,
Larraldeko Magdalena,
Zan amazazpi urte besterik
Oraindik etzitubena,
Guraso onak eska lezaken
Alabarik leialena,
Ikusirikan inguru artan
Apaizik etzeguena,
Konfesatzeagatikan sartu
Zan Espainian barrena.

III
Fedeagatik joan ta egondu
Zan Naparroako Beran,
An kofesatu eta gaxoa
Etxerunzko etorreran
Espainia ta Frantzia nola
Zeuden gudan edo gerran,
Katibaturik gelditu zuten
Bere lurreko sarreran,
Ta koitaduak zion: “Ez dakit
Zertan gaizki egin deran!”.

IV
Arrano tzarren atzaparretan
Mantxa gabeko uxua
Arkitutzen dan bezela zegon
Magdalenatxo gaxua,
Gudari aien agintaria
Izanik errukitsua,
Esaten zion: “Uka ezazu
Gaur eman dezun pausua”.
Erantzun zuben : “Ez det egingo
Nik juramentu faltsua”.

V
Ibili izan balitz bezela
Ixpi edo zelatari
Aur maite ura, gaitzik beinere
Egin gabea inori,
Aurkeztu bear izan zioten
Pinet buruzagiari;
Onek berela agindu zuben
“Gilotina jaso bedi
Eta lepoa kendu bizaio
Magdalena Larralderi”.

VI
Jesu maiteak guruzpidea
Igaro zuben modura,
Barkazioa ta naitasuna
Banatuaz ingurura,
“Salve regina” kantatuaz ta
Begiratuaz zerura,
Gilotinara igo ta il zan
Zoragarrizko aur ura,
Ta aingeruak eraman zuten
Santuen bizi-lekura.

Urkizu, Patri. "Anton Abbadiaren Koplarien guduak (1851-1897) : Bertso Bilduma". Donostia: Eusko Ikaskuntza, 1997, 407 or. https://core.ac.uk/download/pdf/11499283.pdf

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra