Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
Aingeru maitia! [Bertsoa]
Aingeru maitia! [Bertsoa]
Dokumentu-mota:
Liburua
Argitalpenaren izenburua:
Anton Abbadiaren koplarien guduak (1851-1897) : Bertso Bilduma [Liburua]
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
I
Kristau Jaungoikozkoak
Bagera munduan
Egon nai gendukenak
Beraren onduan,
Gu bainan geiago bat
Leno bagenduan
Magdalena Larralde
Dagona zeruan.
II
Txikitandikan au zan
Elizara asi,
Bainere elizarik
Etzitzaion antzi,
Beti erregututzen
Munduan zan bizi,
Orrelaxen zerua
Zuen irabazi!
III
Magdaleni egina
Ez daukat antziya,
Nola kendu ziyoten
Tristiai biziya!
Etsaiyari esanaz
Barrendik egiya
Bat orrela iltzia
Da penagarriya!
IV
Gerratia zalarik
Bere erritikan
Frantzitik Espainira
Tristia etorri zan,
Konfesatu zenduen
Berako elizan,
Onen bokaziyua
Ortarako izan.
V
Ispitzat Magdalentxo
Preso arturikan,
Eta agintariyak
Gogor ekinikan,
Berak nai zutenikan
Ezin eginikan,
Gilotinan il zuten
Orrentxengatikan!!!
VI
Nola berez zenduen
Kristau fedetsua,
Eta beti goguan
Zeukan Jaungoikua,
Il zuten ordurako
Magdalen gaxua,
Aingeruak zabaldu
Ziyoten zerua!
Urkizu, Patri. "Anton Abbadiaren Koplarien guduak (1851-1897) : Bertso Bilduma". Donostia: Eusko Ikaskuntza, 1997, 408 or. https://core.ac.uk/download/pdf/11499283.pdf
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra