Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
2019-01-06 Ondarroa Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña
Bertsoa entzun |
2019-01-06 Ondarroa Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña
Neurria:
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
A. Egaña
Zenbat galdera interesgarri
hiru minutuan barna!
Neronek ere aterea dut
ni naizenaren aztarna:
jende aurrean ta plazaz plaza
egiten dut nere lana
gaurko mundua pentsatzen jarriz
ez al da aldatu dana?
Irekitasun mentala da nik
maiz praktikatzen dudana.
Praktikatzen dut goizero jaiki
ta gosariko pakea
praktikatzen dut zutabetxo bat
idaztearen nekea
praktikatzen dut ahulagoekin
daukadan borondatea
praktikatzen dut orain amari
“Maite zaitut” esatea.
Hola bakarrik lortu dezaket
zoriontsu izatea.
Praktikatzen dut hitzaren lurra
mihia dela goldea
praktikatzen dut aita-amengandik
ikasitako moldea
praktikatzen dut gorria eta
ikasi nahi dut morea.
Horrela nahiko hots politeko
irteten zait akordea
seme-alabei utzi nahi diet
zeozer pixka’t hobea.
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra