Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2019-01-26 Barañain Jaialdia [Bertsoa] / Xabat Galletebeitia, Beñat Gaztelumendi

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bertso Eguna (50. 2019. Barañain)
Saioa
2019-01-26 Barañain Jaialdia
Gai-jartzailea
Azkarate, Edurne
Bertsolariak / Egileak
Galletebeitia, Xabat
Gaztelumendi, Beñat
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Guri hau oso normala irudituko zaigu baina… Ea, ebidentzia ez dugu ukatuko; hemen gaude, urtarrileko zapatu hotz batean, Barañainen, egun oso bat bertsoari eskaintzen, bertso eskolei buruzkoa, gainera! Zuek, Euskal Herriko bertsozale mordo bat, eta ni ba Aulki Jokoko aurkezlea naiz, onar dezagun. Friki batzuk gara. Eta gu gustura gaude gure zaletasun honekin, frikiak, baina sozialak gara, onartuta dago euskal gizartean… baina zer gertatzen da larunbat arratsalde batean pipak jaten geratu diren eta hau guztia gero eta gutxiago ulertzen duten gure kuadrillakoekin?
Etorri Xabat eta Beñat. Zuek zarete bertsozale baten kuadrillako lagun horiek. Eseri banku honetan… eta hitz egin lasai. Beste larunbat bat zuen laguna ikusi gabe

Deskribapena

Doinua
Igaran egun batez
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
10

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2019-01-26 Barañain Jaialdia [Bertsoa] / Xabat Galletebeitia, Beñat Gaztelumendi

Neurria:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


B. Gaztelumendi
Sekta horretan dago
erdi atxikia
bertsoa euskaldunen
azken relikia
dena zortziko handia
ta dena trikia
ze jende jatorra ta
ze jende frikia.

X. Galletebeitia
Izan urtarrila zein
izan azaroa
bertsoei jarri nahi
die erreparoa
pentsa Barañainera
punta hartara doa
umetatik izan da
pixka’t arraroa.

B. Gaztelumendi
Gu hementxe gabiltza
betiko partean
pipak hartu ditugu
ta hola parkean
ta bera egongo da
antzoki batean
Osasuna jokatzen
ari den artean.

X. Galletebeitia
Eta Osasunari
ezin egin bultza
maite ditu bertsoa
ta antolakuntza
interesez ei doa
hori ei da funtsa
ta azkenean dena da
postureo hutsa.

B. Gaztelumendi
Guztiak a capella
kantatuaz klaro
giroa iruditzen zait
frikia zeharo
bat kantuan ta dena
isilduta dago
mezetan egoten da
anbiente gehiago.

X. Galletebeitia
Mezaren antza dauka
beraz zenbat suerte
sarrera hartu zuen
gainera ez merke
ta bertsoak entzuten
behintzat ordubete
torturatzearren hau
pagatu al daiteke?

B. Gaztelumendi
Garesti zabaltzen da
bertsoen atea
berak hautatu zuen
haraino joatea
banku baten eseri
ta pipak jatea
gurea bai bizitza
apasionantea!

X. Galletebeitia
Nola alperrik galtzen den
pertsona gaztea
bertsoak entzutera
gidatuz trastea
baina ez dago gaizki
hobeto ahaztea
okerragoa luke
bertsotan hastea.

B. Gaztelumendi
Oraindik ere dauzka
hamazazpi urte
baina han galtzen duen
denboraren truke
noizbait saio batera
deituko balute
guk entzutera joan
beharko genuke.

X. Galletebeitia
Noizbait ein dezakegu
bertsotara buelta
ta hasteko igual ona
dugu txapelketa
han probatuko dugu
mantenduz arreta
gutxienez alkohola
ematen dute ta.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra