Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2019-02-22 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Unai Agirre Goia, Aitor Mendiluze

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2019-02-22 Donostia Jaialdia
Gai-jartzailea
Elizasu, Unai
Bertsolariak / Egileak
Agirre Goia, Unai
Mendiluze, Aitor
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Merkataritza zentroan zaudete erosketa egiten. Lehen saskia goraino betetzen zenuten. Gustatzen zitzaizuen guztia hartzen zenuten. Egun prezioei begira ibiltzen zarete.

Deskribapena

Doinua
Triste bizi naiz eta I
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
8

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2019-02-22 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Unai Agirre Goia, Aitor Mendiluze

Neurria:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


(*) Puntutan egin zuten, eta zortziko txikiko hirugarren puntua errepikatu egiten zuen batak, gero besteak hamarreko txiki bihurtuz bukaera emateko.

A. Mendiluze
Karro hutsa bultzaka
ixkinetan kin-kan
U. Agirre
aspaldi ez gendun uste
horrelakorikan
A. Mendiluze
begiak apaletan
eskuak patrikan
U. Agirre
aurreko paketeak
zer esaten ditan
A. Mendiluze
begiak apaletan
eskuak patrikan
U. Agirre
gehio ez degula behar
diotsut egitan.

U. Agirre
Garai baten alperrik
erosten gendun ta
A. Mendiluze
baina orain dirua
dago mugatuta
U. Agirre
juxtuarekin egin
behar degu burruka
A. Mendiluze
pila zegola baina
hasi eta buka
U. Agirre
juxtuarekin egin
behar degu burruka
A. Mendiluze
lehen kapritxoak ziren
hoiekin ahaztuta.

A. Mendiluze
Bizitza aldatzen da
egun bakarrean
U. Agirre
eta orain al goaz
pausaje txarrean?
A. Mendiluze
Nahigabe gaude kinka
estu xamarrean
U. Agirre
baina nik esperantza
daukat indarrean
A. Mendiluze
nahigabe gaude kinka
estu xamarrean
U. Agirre
ostu egin beharko da
hartu beharrean.

U. Agirre
Nere tripa zorriak
ai dira saltoka
A. Mendiluze
aspaldi ez al zeuden
gaina ondo jota?
U. Agirre
Arraultz dozena erdi
ta sobreko zopa
A. Mendiluze
harrapatutakoa
kazuelara bota
U. Agirre
arraultz dozena erdi
ta sobreko zopa
A. Mendiluze
hartu bi espageti
bat doan dago ta.

A. Mendiluze
Marka txuria ona
zenbaki gorriak
U. Agirre
nere patrikak ondo
ditu igerriak
A. Mendiluze
kapritxo gutxikoak
guk tripazorriak
U. Agirre
nahiz ta altabozetik
diren igorriak
A. Mendiluze
kapritxo gutxikoak
guk tripazorriak
U. Agirre
nolako bi sakelak
halako neurriak.

U. Agirre
Bueno Aitor gehiegi jan
zenun garai baten
A. Mendiluze
apenas orain asko
luzitzen didaten
U. Agirre
medikuek jeisteko
digute esaten
A. Mendiluze
ez dakit ez daukanak
zer jeitxi dezakeen
U. Agirre
medikuek jeisteko
digute esaten
A. Mendiluze
baina lehen sobratua
orain ez da jaten.

A. Mendiluze
Lehen asko, orain gutxi
hau da miseria!
U. Agirre
Gehiago nahi duela
gauza nabaria
A. Mendiluze
Unai zure soina da
zenaren erdia
U. Agirre
hori´re izango da
igual miraria
A. Mendiluze
Unai zure soina da
zenaren erdia
U. Agirre
baina maitasuna det
oso ugaria.

U. Agirre
Poetak ere beti
erdi gose dira
A. Mendiluze
beharko egon beraz
paperei begira
U. Agirre
goazen karro hutsarekin
oso urrutira
A. Mendiluze
indar askorik gabe
baietz errez tira
U. Agirre
goazen karro hutsarekin
oso urrutira
A. Mendiluze
atzeko hortan zaborra
botatzen ari da.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra